Gogoratu zeure Egileaz gazte zaran bitartean, hautsa lurrera eta arnasa Jainkoagana bihurtu baino lehen.
A
LAITU zaitez, mutil, gazte zaran bitartean,
izan zoriontsu zeure gaztaroan,
jarraitu egiozu zeure bihotzari eta zeure begien grinari.
Baina jakin, horreen guztien kontua
eskatuko deutsula Jainkoak auzian.
Kendu zeure bihotzetik kezkak, uxatu gatxa zeure gorputzetik,
gaztetasuna eta gaztaroa agudo joaten dira-eta.
Gogoratu zeure Egileaz gazte zaran bitartean,
aldi txarrak etorri baino lehen,
urte horreek etortzean «ez ditut atsegin» esango dozu-eta.
Orduan, eguzkia eta egun-argia, iretargia eta izarrak
ilundu egingo jatzuz,
eta euria egin ondoren barriro lainotuko dau.
Orduan eskuak dardarka jatzuz jarriko
eta hankak ahulduko;
hortz-haginak gitxituko, eta alperrik dozuz izango,
begiak be ilunpetan geldituko.
Belarriak itxiko jatzuz,
ezin izango dozu aditu errotarri-hotsik,
ezta entzun be txorien kanturik.
Ahotsa moteldu egingo jatzu.
R/ Jauna, gure ihesleku Zeu izan zara.
Gizakia hautsera bihurtuazoten dozu,
esanez: «Bihurtu lehenera, gizakiok».
Bai, mila urte zure begietan
atzo igaro zan eguna adina,
gaualdi bat adina. R/.
Hor daroazuz gizakiak,
amesa lez dira;
ernetzen dira goizean bedarra lez:
goizean erne eta loratzen da-eta,
arratsaldean zimeldu eta ihartzen. R/.
Irakatsi egiguzu geure egunen kontua eroaten,
zuhurtasunaren muinaz jabetu gaitezan.
Bihurtu zakiguz, Jauna! Noiz arte?
Errukitu zaitez zeure zerbitzariez. R/.
Asetu gagizuz goizero zeure maitasunaz,
poztu gaitezan eta zoriontsu izan geure egun guztietan.
Betor gugana Jaunaren, gure Jainkoaren, gozotasuna
eta sendotu begi Harek gure eskuen lana;
sendotu dagiala, bai, gure lana. R/.
Gizonaren Semea gizakien esku itzia izango da. Bildur ziran gai horretaz Hari itauntzeko.
Aldi haretan, Jesusek egiten ebazanakaitik harrituta egozan guztiak. Harek esan eutsen ikasleei: «Hartu ondo gogoan berbok: Gizonaren Semea gizakien eskuetan itziko dabe».
Hareek, ostera, ez eben ulertzen zer esaten eutsen; iluna zan eurentzat, eta ez ziran esanahiaz jabetzen; itauntzeak, barriz, bildurra emoten eutsen.