Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXV. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Gauza guztiak badabe euren ordua zerupean.

Danak dau bere ordua,

eta gauza bakotxat bere sasoia eguzkipean:

jaioteko sasoia eta hilteko sasoia,

landatzeko sasoia eta landatutakoa atarateko sasoia,

hilazoteko sasoia eta osatzeko sasoia,

hondatzeko sasoia eta eregiteko sasoia.

negar egiteko sasoia eta barre egiteko sasoia,

aiene egiteko sasoia eta alai egoteko sasoia,

harriak jaurtiteko sasoia eta harriak batzeko sasoia,

besarkatzeko sasoia eta banantzeko sasoia,

bilatzeko sasoia eta galtzeko sasoia,

gordeteko sasoia eta botateko sasoia,

urratzeko sasoia eta josteko sasoia,

isiltzeko sasoia eta berba egiteko sasoia,

maitatzeko sasoia eta gorrotatzeko sasoia,

gudurako sasoia eta bakerako sasoia.

Zer irabazi ataraten dau lanean nekatzen danak? Ikusi dot Jainkoak gizon-emakumeei ezarri deutsen egitekoa, horretan jardun dagien. Gauza guztiak egoki egin ebazan, bakotxa bere sasoian, eta hareen esku itzi eban mundua, aztertu egien; gizakiak, ostera, ezin ulertu Jainkoak hasieratik amaierara egin dituanak.

R/ Bedeinkatua Jauna, nire harkaitza.

V/.

Bedeinkatua Jauna, nire harkaitza,

nire laguntzailea eta gaztelua,

gotorlekua eta askatzailea,

nire babeskia eta kerizpea. R/.

V/.

Jauna, zer da gizakia Zu haretaz arduratzeko,

zer gizasemea Zuk harengan pentsatzeko?

Arnasaldi baten antzeko da gizakia,

ihesi doan kerizpearen antzeko haren egunak. R/.

Zu Jainkoaren Mesias zara... Beharrezkoa da Gizonaren Semeak neke handiak jasatea.

Jesusek otoitzean bakarrik ziharduala, ikasleak hurreratu jakozan, eta Jesusek itaundu eutsen: «Nor nazala dino jenteak?» Hareek erantzun eutsoen: «Batzuek Joan Bateatzailea zarala; beste batzuek Elias; besteek, barriz, antzinako profetaren bat biztu dala». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun eutsan: «Jainkoaren Mesias».

Jesusek inori ez esateko agindu eutsen zorrotz. Eta esan eutsen ikasleei: «Gizonaren Semeak asko sufridu behar dau; zaharrek, abadeburuek eta lege-maisuek gaitzetsi egingo dabe eta hil, baina hirugarren egunean biztu egingo da».