Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Mateo apostolua eta ebanjelaria

Urtean Zehar Jaia A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Harek berak egin ditu batzuk apostolu, beste batzuk ebanjelari.

Senideok: Nik, Jaunagaitik preso nagoan honek, eskatzen deutsuet, bizi zaitezela hartu dozuen bokazinoari dagokionez. Izan beti apal, otzan eta jasankor, alkar maitekiro eroanez. Ahalegindu zaiteze Espirituak sortzen dauan batasunari eusten, bakearen lokarriz.

Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, Jainkoak egin deutsuen deiari dagokion itxaropena ere bat bakarra dan lez. Bat bakarra Jauna, bat bakarra sinesmena, bat bakarra bataioa; bat bakarra guztien Jainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoana, guztien bidez diharduana eta guztiengan bizi dana.

Gutako bakoitzak Kristok emon gura izan deutson neurrian hartu dau dohaina. Bera da batzuk apostolu egin zituana, beste batzuk profeta, beste batzuk Barrionaren iragarlee, beste batzuk artzain eta irakasle; holan gai egiten ditu fededunak euren zerbitzu-lanerako eta Kristoren gorputza eregiteko, harik eta guztiok Jainkoaren Semearen sinesmen eta ezagutza berbera izatera heldu arte, heldutasun beteko pertsona, Kristoren betetasunaren neurriko izatera heldu arte.

R/ Zeruek Jainkoaren aintza dabe kontatzen

Zeruek Jainkoaren aintza dabe kontatzen,

ortziak haren eskuen lana iragarten.

Egunak egunari luzatzen deutso mezua,

gauak gauari jakinazoten. R/.

berba eta hitz barik:

entzun ezinekoa da hareen ahotsa.

Lurbira guztira zabaltzen da hareen hotsa,

munduaren bazterreraino hareen hizkerea. R/.

Bigarren Irakurgaia

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Jarraitu Niri. Eta Mateok zutitu eta jarraitu egin eutsan.

Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, Mateo eritzon gizon bat ikusi eban zergak batzeko mahaian jesarririk, eta esan eutsan: «Jarraitu Niri». Mateok zutitu eta jarraitu egin eutsan.

Geroago, Jesus mahaian egoan Mateoren etxean; beste zergalari eta pekatari asko ere etorri eta mahaian jesarri ziran Jesusegaz eta honen ikasleekin.

Fariseuek, hori ikustean, esan eutseen ikasleei: «Zelan jaten dau zuen Maisuak zergalari eta pekatariekin?»

Hori entzutean, Jesusek esan eutsen: «Ez dabe osasundunek behar osagilea, gaixoek baino. Hobe zeukee Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinee: "Nahiago dot errukia sakrifizioak baino". Ez naz zintzoei dei egitera etorri, pekatariei baino».