Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXIV. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Lehen Irakurgaia · 1 Kor 15, 12-20

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

R/ Esnatzean zure presentziaz naz asetuko, Jauna.

V/.

Entzun, Jauna, nire justizi eskea,

aditu nire deadarra;

makurtu belarria nire otoitzera,

ez dot engainurik ezpanetan. R/.

V/.

Deika nozu, Jainko, erantzuten deustazu-eta;

bihurtu nigana belarria, entzun nire berbea.

Agertu egizu zeure maitasun harrigarria,

erasotzaileengandik salbatzen dozuz-eta

zure esku ahaltsuan babesten diranak. R/.

V/.

Zaindu nagizu begi-ninia lez,

gorde ni zeure egoen kerizpean.

Nik, barriz, zuzena nazala,

zure aurpegia dot ikusiko,

esnatzean zure presentziaz naz asetuko. R/.

Jesusegaz ebilzan emakume batzuk, eta euren ondasunekin laguntzen eutsoen.

Honen ondoren, herriz herri eta auzorik auzo ibili zan Jesus, Jainkoaren erregetzaren Barriona iragarten. Beragaz ebazan Hamabiak, baita espiritu gaiztoetatik eta gaitzetatik osatu ebazan emakume batzuk ere: Maria Magdalena —honegandik zazpi deabru bota ebazan—, Joana —Herodesen etxezain Kusaren emaztea—, Susana eta beste asko; honeek euren ondasunez laguntzen eutseen Jesusi eta honen ikasleei.