Urtean Zeharreko XXIV. Asteko Asteartea
Zuek Kristoren gorputza zaree, eta zuetako bakotxa gorputz horren atal.
Senideok: Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak, asko izanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazoten da Kristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat berean edan dogu.
Gorputza, izan ere, ez dau atal bakarrak osotzen, askok baino.
Zuek, beraz, Kristoren gorputza zaree, eta zuetako bakotxa gorputz horren atal. Eleiz alkartean bakotxari bere tokia ezarri deutso Jainkoak: lehenengo apostoluak jarri ditu, bigarren profetak, hirugarren irakasleak; ondoren, mirarigileak; gero, osatzeko edo behartsuei laguntzeko dohaiak nahiz alkartea gidatzeko edo hizketa arrotzez berba egiteko dohaia dabenak.
Guztiak apostolu ete dira? Guztiak profeta? Guztiak irakasle? Guztiak mirarigile? Guztiek ete dabe osatzeko dohaia? Guztiak berba egiten ete dabe hizketa arrotzez? Guztiak ete dira hizketa arrotzen interpretari? Gura egizuez biziro dohairik onenak.
R/ Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari.
Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,
Jaunari zerbitzu alai egiozue,
haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze. R/.
Jakizue Jauna dala Jainko,
Berak egin gaitu, Berarenak gara,
Beraren herri eta larreko artalde. R/.
Sartu zaiteze ateetatik eskerrak emonez,
haren atarietan gorazarreka,
emon eskerrak, bedeinkatu haren izena. R/.
Onbera da-eta Jauna,
haren maitasuna betidaino,
haren leialtasuna mendeen mendeetaraino. R/.
Zuri ezpata batek alderik alde zulatuko deutsu arimea.
Aldi haretan, Jesusen aitamak harriturik egozan umeagaitik esaten ziranakin. Eta Simeonek bedeinkatu egin zituan, eta umearen ama Mariari esan eutsan: «Begira, hau israeldar asko jausteko eta beste asko jasoteko ipinia dago; eztabaida sortzen dauan ezaugarri izango da, holan bihotz askotako asmoak agirian gelditu daitezan. Eta zuri ezpata batek alderik alde zulatuko deutsu arimea».
Esaneko izaten ikasi eban, eta betiko salbamen-iturri egin zan.
Senideok: Kristok, bere giza bizitzaldian, deadar handiz eta negarrez egin eutsan otoitz eta erregu heriotzatik libratu eikean Jainkoari, eta entzun egin eutsan bere begiruneagaitik. Eta Semea izanik ere, oinazearen oinazez ikasi eban obeditzen; holan, bere betera heldurik, betiko salbamenaren iturri egin zan obeditzen deutsoen guztientzat.
R/ Salbatu nagizu, Jauna, zeure maitasunaz.
V/.
Zugan babesten naz, Jauna,
ez nadila behin be lotsagarri geratu;
atara nagizu onik, zuzena zara-eta.
Makurtu egidazu belarria,
bizkor, libratu nagizu! R/.
Zuri ezpata batek alderik alde zulatuko deutsu arimea.
Aldi haretan, Jesusen aitamak harriturik egozan umeagaitik esaten ziranakin. Eta Simeonek bedeinkatu egin zituan, eta umearen ama Mariari esan eutsan: «Begira, hau israeldar asko jausteko eta beste asko jasoteko ipinia dago; eztabaida sortzen dauan ezaugarri izango da, holan bihotz askotako asmoak agirian gelditu daitezan. Eta zuri ezpata batek alderik alde zulatuko deutsu arimea».