Emazteari lotuta al zagoz? Ez ibili askatze bila. Emazteari lotu barik al zagoz? Ez ibili emazte bila.
Senideok: Ezkondu bakoentzat ez dot Jaunaren agindurik. Holan ere, neure iritzia emongo dot, Jainkoaren errukiaz sinesgarri nazan ezkero. Bizi doguzan une larriak gogoan harturik, uste dot ona dala bakotxak dagoan egoeran jarraitzea. Ezkondua zagozala? Ez ibili banandu nahian. Ezkondu bakoa zarala? Ez hasi emazte bila. Holan ere, ezkontzen bazara, ez dozu pekaturik egiten; neskatileak ere, ezkontzen bada, ez dau pekaturik egiten. Baina ezkontzen diranek arazo handiagoak izango dabez euren bizitzan, eta nik ez neuke gura holakorik zuentzat.
Epea laburtu egin dala dinotsuet. Beraz, gelditzen jakun denboran, ezkonduak bizi bediz ezkondurik ez balegoz lez; negar dagitenak, negar egingo ez balebe lez; pozik dagozanak, pozik ez balegoz lez; erosten dabenak, ezer ez balebe lez, eta mundu honetako gauzez baliatzen diranak, baliatuko ez balira lez; izan ere, mundu hau, oraingo bere itxuran, desagertzeko zorian dago.
R/ Entzun, alaba, eta ikusi, hurreratu egizu belarria
Entzun, alaba, eta ikusi, makurtu egizu belarria:
ahaztu zeure herria eta aitaren etxea.
Zoraturik dago erregea zure edertasunaz;
bera dozu jaun, egiozu ahuspez agur. R/.
Guztiz ospetsu dator printzesea,
urrez apaindutako soinekoa jantzita.
Erregeagana daroe; neskatila adiskideek jarraitzen deutsoe. R/.
pozik eta alai daroe,
eta erregearen jauregira sartzen dira.
«Gurasoen ordez semeak izango dozuz
eta lurralde osoko buruzagi egingo». R/.
Zorionekoak behartsu zareenak. Zoritxarrekoak zuek, aberatsak.
Aldi haretan, Jesusek, ikasleei begira, esan eutsen:
«Zorionekoak behartsuok,
zuena da-eta Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak orain gose zareenok,
aseko zaitue-eta Jainkoak.
Zorionekoak orain negar egiten dozuenok,
barre egingo dozue-eta.
Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dala-eta jenteak gorrotatu, euren artetik bota eta madarikatuko zaitueenean eta izen txarra emongo deutsueenean. Alaitu zaiteze egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango da-eta zuen saria zeruan; gauza bera egin eutseen profetei jente horren gurasoek.
Baina ai zuek, aberatsok,
bai dozue-eta zeuen poza.
Ai zuek, orain aseak zagozenok,
gose izango zaree-eta.
Ai zuek, orain barre egiten dozuenok;
aiene eta negar egingo dozue-eta.
Ai zuek mundu guztiak zuetaz ondo berba egingo dauanean, gauza bera egin eutseen-eta sasiprofetei jente horren gurasoek».