Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zeharreko XXI. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Monica Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Haregan aberastuak izan zaree gauza guztietan.

Nik, Paulok, Jainkoak holan nahirik eta berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu nazan honek, eta Sostenes anaiak Korinton dagoan Jainkoaren eleiz alkarteari: grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik

Jesu Kristok sagaratu zaitue eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egiten deutsoen guztiekin batera, honeek eta guk Jaun bat-bera onartzen dogu-eta.

Jainkoari eskerrak emoten dihardut beti zuekaitik, zuei Jesu Kristogan Jainkoak emon deutsuen graziagaitik. Izan ere, Kristogan aberastu zaitue gauza guztietan: bai berba, bai jakintza-dohai guztietan, Kristori buruz emoten dogun autormena zuekan sendotu dan ezkero. Holan, ez dozue dohairik batere falta Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain zagozenok. Berak indartuko zaitue azkenera arte, inork zuen aurka zeresanik izan ez dagian Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera-egunean. Zintzoa da bere Seme Jesu Kristo gure Jaunagaz alkarturik bizitzera deitu deutsuen Jainkoa.

R/ Ene Jainko, ene Errege, bedeinkatuko dot zure izena betiere

Egunero zaitut bedeinkatuko,

zure izena goratuko beti.

Handia da Jauna, guztiz goragarria,

haren handitasuna mugarik bagea. R/.

Belaunaldi batek besteari zure egintzak deutsoz goraipatzen,

zure egite ahaltsuak iragarten.

Zure aintza eta ospe disdiratsua iragarten dabe,

eta nik zure egintza harrigarriak adierazoten. R/.

Zure balentria izugarriak aitatzen dabez,

eta nik zure egintza handiak kontatzen.

Zure ontasun handiaren barri dabe emoten

eta zure salbamena poz-oihuz goratzen. R/.

Mutil, zuri dinotsut: jagi zaitez.

Aldi haretan, Nain izeneko herrira joan zan Jesus, bere ikasleak eta jente asko lagun zituala. Herriko sarrerara hurreratu zanean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, eroien lur emotera. Herriko jente asko joian amagaz.

Hau ikustean, errukitu egin jakon Jauna eta esan eutsan: «Ez egin negarrik!» Hurreraturik, hilkutxa ikutu eban, eta eroienak gelditu egin ziran. Orduan, esan eban: «Gazte, zuri dinotsut: Jagi!» Jagi zan hildakoa eta berbetan hasi, eta Jesusek amari emon eutsan.

Bildurrak hartu ebazan danak eta Jainkoa goresten eben, esanez: «Profeta handia sortu da gure artean». Eta hau ere bainoen : «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da». Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zan jazoera honen barri.