Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXI. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Luis Santua / Jose de Calasanz Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Gorde egizuez ikasi dozuezan irakatsiak.

Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren azkeneko etorrereari buruz eta gu Haregaz alkartuko garan uneari buruz, hau eskatzen deutsuegu: ez dagizuela arinegi burua galdu, ezta kezkatu ere, Jaunaren eguna gainean dala dinoen goi-agerpen edota adierazpen nahiz guk egina ei dan gutunen bat dala-eta. Ez zagiezala inork ezelan ere engainatu!

Honetarako deitu deutsue Jainkoak guk iragarritako Barrionaren bidez, Jesu Kristo gure Jaunaren aintza eskuratzeko. Iraun, beraz, sendo, senideok, eta eutsi tinko gure berbaz eta gutunez hartu dozuezan irakatsiei. Jesu Kristo gure Jaunak berak eta Jainko gure Aitak —maite izan gaituanak eta betiko kontsolamentua eta halako itxaropen zoriontsua dohaiik emon deuskuzanak— bete zagiezala adorez eta sendotu, ona dan guztia egitez eta berbaz burutzeko.

R/ Badator Jauna lurra epaitzera.

Esaizue nazinoetan: «Errege da Jauna.

Sendo ezarria dago mundua, ez dau koloka egingo;

herriak zuzenbidez epaitzen ditu». R/.

Poztu bedi zerua, alaitu lurra,

egin begi orroa itsasoak eta bertako guztiak,

egin jai landa zabalak eta bertan dan guztiak. R/.

Egin poz-oihu basoko zuhaitz guztiak

Jaunaren aurrean, badator eta,

badator lurra epaitzera.

Justiziaz epaituko dau mundua,

eta leialtasunez herriak. R/.

Honeek bete behar zeunkeez, hareek baztertu barik.

Aldi haretan, honan berba egin eban Jesusek: «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaxkarrenen hamarrenak ordaintzen dozuez; Legeko gauzarik garrantzizkoenak, barriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera izten. Honeek bete behar zeunkeezan, hareek baztertu barik. Gidari itsuok! Eltxoa irazten dozue, eta gamelua irensten!

Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dozuez, barrutik lapurretaz eta nahikeriaz beterik dagozan bitartean. Fariseu itsu hori! Garbitu egizu lehenengo edalontzia barrutik, kanpotik ere garbi gelditu daiten».