Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XX. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Bernardo abadea eta doktorea (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Bihotz barria emongo deutsuet, eta barruan arnasa barria ezarriko deutsuet.

Hau dino Jaunak:

«Zuen bidez hareen aurrean santu agertuko nazanean, orduan jakingo dabe nazino hareek Neu nazala Jauna —dino Jainko Jaunak—. Nazinoen artetik hartuko zaituet, lurralde guztietatik batuko eta zeuen lurraldera ekarriko. Ur garbiz txipriztinduko zaituet, eta garbi geldituko zaree; zeuen kutsadura eta idolatria guztietatik garbituko zaituet. Bihotz barria emongo deutsuet eta barruan espiritu barria ezarriko. Harrizko bihotza kenduko deutsuet eta haragizkoa emongo. Neure espiritua ipiniko dot zuekan, eta gai egingo zaituet nire legeen arabera ibilteko eta nire aginduak arretaz beteteko. Zuen asabei emon neutsen lurraldean biziko zaree: nire herri izango zaree zuek eta Ni zuen Jainko"».

R/ Ur garbiz txipristunduko zaituet eta garbituko zaree zikin guztitik

Ene Jainko, sortu bihotz garbia nigan,

barritu arnasa sendoa nire barruan.

Ez nagizu bota zeure aurretik,

ez kendu niri zeure arnasa santua. R/.

Poztu nagizu barriro zeure salbamenaz,

sendotu nagizu zeure arnasa oparoaz.

Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,

eta Zugana bihurtuko dira pekatariak. R/.

Sakrifizioak ez dozuz atsegin;

erre-oparia eskeiniko baneutsu, ez zenduke onartuko.

Damuz hautsiriko espiritua da

Jainkoak nahi dauan sakrifizioa;

Zuk ez dozu gutxiesten, ene Jainko,

bihotz hautsi eta umildua. R/.

Aurkitzen dozuezan guztiei, dei egiezue ezteguetara.

Aldi haretan, Jesusek barriro parabolen bidez berba egin eutsen abadeburu eta herriko zaharrei: «Zeruetako erreinuagaz bere semearen ezteguak ospatu ebazan erregeagaz lez jazoten da. Bialdu ebazan morroiak gonbidatuei dei egitera, baina hareek ez eben etorri gura izan.

Barriro beste morroi batzuk bialdu ebazan mandatu honegaz: "Esaiezue gonbidatuei: Hara, gertu daukot bazkaria; hilak ditut zezenak eta zekor gizenduak, dana dago prest. Zatoze ezteguetara". Baina gonbidatuek ez eben jaramonik egin: bata bere lurretara joan zan, bestea bere negozioetara eta gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta hil egin ebezan.

Hasarratu zan erregea eta, bere soldaduak bialduz, hil egin ebazan hiltzaile hareek eta sua emon hareen herriari.

Gero, bere morroiei esan eutsen: "Ezteguak prest dagoz, baina gonbidatuak ez ziran gai. Zoaze, bada, bidekurutzeetara eta deitu ezteguetara aurkitu ahala guztiak". Urten eben morroiak bideetara eta aurkitutako guztiak batu ebezan, on nahiz gaizto. Eztegu-gelea bazkaltiarrez bete zan.

Erregeak, bazkaltiarrak ikustera sartu zanean, eztegu-jantziri barik egoan bat ikusi eban eta esan eutsan: "Adiskide, zelan sartu zara hemen, eztegu-jantzi barik?" Harek berbarik ez. Erregeak mahai-zerbitzariei esan eutsen, orduan: "Lotu egizue hanka eta esku, eta bota kanpora, ilunpeetara; han izango da negarra eta agin-karraska!" Izan ere gehiago dira-eta deituak, aukeratuak baino».