Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Andre Mariaren Jasokundea

Urtean Zehar Solemnitatea A zikloa
🔍 Bilatu

Emakume bat eguzkiz jantzita, iretargia oinazpian.

E

DEGI zan Jainkoaren santutegia zeruan eta haren itun-kutxa agertu zan

santutegian. Seinale handia agertu zan zeruan: emakume bat eguzkiz

jantzita, iretargia oinazpian eta hamabi izarreko koroa buruan. Umedun

egoan eta, erdiminez eta umegintzako oinazez, garrasika ziharduan.

Beste seinale bat be agertu zan zeruan: herensuge gorri handi bat, zazpi

buru eta hamar adar ebazana, eta buruetan koroa bana. Bere buztanez

zeruko izarren herena arrastaka hartu eta lurrera jaurti eban. Herensugea,

umea izateko egoan emakumearen aurrean gelditu zan, jaio orduko semea

irunsteko.

Emakumeak semea izan eban, herri guztiak burdinazko makilaz

gobernatuko dituana; hartu eben semea eta Jainkoaren tronuraino eroan

eben. Emakumeak, barriz, basamortura egin eban ihes; han leku bat

prestatu eutson Jainkoak.

Orduan, ahots handia entzun neban zeruan esaten:

«Orain etorri dira

gure Jainkoaren salbazinoa, indarra eta erregetza,

eta beraren Mesiasen agintea».

Jaunak esana.

R/ Zure eskuman dago erregina, urre finez apainduta.

V/.

Errege-alabak dozuz zeure aukeratuen artean,

zure eskuman erregina, urre finez apainduta. R/.

V/.

Entzun, alaba, eta ikusi, makurtu egizu belarria,

ahaztu zeure herriaz eta aitaren etxeaz. R/.

V/.

Zoraturik dago erregea zure edertasunaz;

bera dozu jaun, egiozu ahuspez agur. R/.

V/.

Pozik eta alai daroez,

eta erregearen jauregira sartzen dira. R/.

Lehenengo Kristok, lehen frutu lez; gero, kristau guztiek.

Senideok: Biztu da Kristo hilen artetik, heriotzatik biztuko diranetan lehen-frutua. Izan ere, heriotzea gizon baten bidez etorri zan lez, gizon baten bidez etorri da hildakoen biztuerea ere. Eta Adamegaz daben alkartasunagaitik gizaki guztiak hilten diran lez, Kristogaz daben alkartasunagaitik guztiak bihurtuko dira bizira. Baina, bakotxa bere sasoian: lehenengo Kristo, lehen-frutu lez; gero, Kristorenak, Hau barriro etortean. Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emongo deutsanean. Kristok errege izan behar dau-eta, Jainkoak arerio guztiak Haren oinazpian ipini arte. Azkena ezereztuko dan arerioa heriotzea izango da. Izan ere, Liburu Santuak dino: Gauza guztiak haren menpean jarri ditu Jainkoak.

Nondik nire Jaunaren ama nigana etortea?

Aldi haretan, Maria jagi eta bizi-bizi mendi aldera joan zan, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin eutsan.

Elisabeti, Mariaren agurra entzun eban orduko, salto egin eutsan umeak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zan, eta esan eban oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etorteko? Zure agurra nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan deutsuna beteko dala sinestu dozulako!»

Orduan, Mariak esan eban:

«Goratzen dau nire arimeak Jauna,

pozaren pozez daukat neure barrua;

Jainkoa da-eta nire salbamena,

ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko deuste gaurdanik gizaldi guztiek,

handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:

Santua da haren izena,

eta haren errukia gizaldiz gizaldi,

bildur deutsoenakana.

Bere besoaren indarra erabili dau,

buru-harroak hondatu ditu;

bota ditu euren aurkitik handikiak,

eta gora jaso ditu ezerezak;

ondasunez bete ditu gose egozanak,

eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,

errukia gogoratu jakola;

gure gurasoei holan eutsen berbea emona,

Abrahami eta ondorengoei betiko esana».

Hiru hilabete inguru egon zan Maria Elisabetegaz eta gero etxera joan zan.