Nik gogoan izango dot zugaz egin neban alkargoa, lotsatu zaitezan.
Hau dino Jainko Jaunak: «Zuk jokatu dozun lez jokatuko dot nik ere zugaz, zin egina gitxietsi eta ituna hausi dozu-eta. Baina gaztea zinanean zugaz egin neban ituna izango dot gogoan Nik, eta betiko ituna burutuko dot zugaz. Zuk zeure jokabidea izango dozu gogoan eta lotsatu egingo, zeure ahiztak, zaharragoak eta gazteagoak, hartu dagizuzanean: alabatzat emongo deutsudaz, baina ez zugaz egin neban itunak horretara behartzen naualako.
Nik neuk burutuko dot ituna zugaz, eta orduan jakingo dozu Neu nazala Jauna. Egin dozun guztia parkatuko deutsudanean, lehengoaz gogoratuko zara eta, lotsaren lotsaz, ez zara ahorik zabaltzen ausartuko». Holan dino Jainko Jaunak.
Atarako dozue ura pozik salbamenaren iturrietatik.
R/.
Atarako dozue ura pozik
salbamenaren iturrietatik.
V/.
Bai, Jainkoa dot salbatzaile!
Badot uste on eta ez naz bildur,
Jauna dot-eta indar eta kemen,
ha neure salbazino. R/.
V/.
Atarako dozue ura pozik
salbazinoaren iturrietatik.
«Eskerrak Jaunari, dei egin haren izenari,
iragarri haren egintzak herriei,
aldarrikatu zein bikaina dan haren izena. R/.
V/.
Kanta Jaunari, bikain jokatu dau-eta,
jakin begie honen barri mundu osoan.
Egin poz-irrintzi eta oihu, Siongo bizilagunok,
handikiro dihardu-eta zuen alde Israelgo Santuak». R/.
Zuen bihotz-gogorkeriagaitik emon eutsuen Moisesek, zuen emazteak izteko eskubidea; baina, hasieran ez zan holan.
Aldi haretan, fariseu batzuk hurreratu jakozan Jesusi eta, zertan harrapauko, itaundu eutsoen: «Zilegi al jako gizonari bere emaztea edozein arrazoigaitik iztea?»
Harek erantzun eutsen: «Ez al dozue irakurri Liburu Santuak dinoana? Hain zuzen ere, hasieratik Egileak gizaseme eta emakume egin ebazala eta esan ebala: "Horregaitik, gizasemeak bere aitamak itziko ditu eta bere emaztearei alkartuko jako, eta biak bat izango dira". Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Holan, bada, Jainkoak buztartu dauana, ez begi gizakiak banatu».
Hareek itaundu eutsoen: «Zergaitik emon eban, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea izteko baimena?» Jesusek erantzun eutsen: «Zeuen burugogorkeriagaitik emon eutsuen Moisesek emaztea izteko baimena; baina hasieran ez zan holan. Hona Nik esaten deutsuedana: bere emaztea izten dauanak legearen kontra alkartuak ez badira behintzat eta beste bategaz ezkontzen, adulterioa egiten dau».
Ikasleek esan eutsoen orduan: «Holakoa bada senar-emazteen arteko loturea, ez dau merezi ezkontzea». Jesusek erantzun eutsen: «Ez dira danak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituanak baino. Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dabelako; beste batzuk giza eskuz ezinduak izan diralako; beste batzuk, barriz, zeruetako erreinuagaitik holan erabagi dabelako. Onartu daikenak onartu begi».