Urten egizu egun argiz, guztien aurrean.
Honan berba egin eustan Jaunak: «Gizaseme, herri errebeldearen erdian bizi zara. Badabez begiak ikusteko, baina ez dabe ikusten; belarriak entzuteko, baina ez dabe entzuten; izan ere, herri errebeldea da.
Orain, beraz, gizaseme, egin erbesteratuarena: hartu zeure fardala-eta zoaz erbestera egun argiz, euren aurrean. Zagozan lekutik beste batera joango zara, euren aurrean. Ea ohartzen diran herri errebeldea dirala. Erbestera joateko lez, zeure fardela atarako dozu egun-argiz euren aurrean, eta zu zeuk ilunabarrean urtengo dozu, euren aurrean, erbesteratuak urteten daben lez.
Egizu zuloa horman, euren begi aurrean, eta urten egizu handik. Euren aurrean bizkarrean fardela harturik, ilunpetan urtengo dozu: estaldu aurpegia, lurraldea ez ikusteko, seinale bihurtu zaitut-eta Israel herriarentzat».
Bete neban agindu jatana. Egun-argitan prestatu neban fardela, erbestera joateko lez; arratsaldean zuloa egin neban neure eskuz horman eta ilunpetan urten neban, fardela bizkarrean nebala, guztien aurrean.
Biharamun-goizean Jaunak berba egin eustan: «Gizaseme, Israel herriak, herri errebelde horrek, ez al deutsu itaundu zertan zabilzan? Erantzun egiezu: Hau dino Jainko Jaunak: mezu hau Jerusalemen dagoan printzearentzat eta bertan bizi diran israeldar guztientzat da. Esaiezu: "Ni zuentzat seinale naz. Nik egina jazoko jatzue zuei ere: erbestera joango zaree katigu. Zuen printzeak, gauzak bizkarrean hartu, horman zuloa egin eta ilunpetan urtengo dau; aurpegia estalduko dau lurraldea ez ikusteko"».
R/ Ez ahaztu Jainkoak eginak.
Hareek, ostera, goi-goiko Jainkoa zirikatu eben
eta Haren aurka jagi ziran;
ez ebezan gorde haren aginduak.
Zapuztu eta traizinoa egin eutsoen, gurasoek lez,
uztai txarrak lez huts egin. R/.
Muinoetako sasikultuekin suminduazo eben,
jeloskor jarri euren idoloekin.
Horren aurrean, hasarretu zan Jainkoa
eta zapuztu egin eban zeharo Israel. R/.
Erbestera bialdu eban, arerioaren esku, kutxa santua,
Israelek bere indar eta ospe ebana.
Ezpatearen menpe itzi eban bere herria,
bere ondareagaz hasarreturik. R/.
Ebanjelioa · Mt 18, 21 — 19, 1
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →