Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zehar XVII Igandea

Urtean Zehar Igandea A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Zuzen gobernatzeko jakituria eskatu dozu.

E GUN hareetan, Jauna agertu jakon amesetan Gabaonen Salomoni, eta

esan eutson: «Eskatu nahi dozuna, eta emongo deutsut».

Salomonek erantzun eutson: «Jauna, ene Jainkoa, nire aita Daviden ordez

ni, zeure zerbitzari hau, egin nozu errege. Ni, ostera, gaztea naz eta ez dakit

zelan gobernatu. Zure zerbitzari hau Zeuk aukeratu dozun herriaren erdian

dago, herri izugarria, ugariaren ugariz ezin konta ahalekoa. Emoiozu zeure

zerbitzari honi adimen argia, zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra

bereizteko. Bestela, zelan gobernatu zure herri handi hau?»

Atsegin izan jakon Jaunari Salomonen eskaria, eta esan eutson: «Hori

eskatu dozulako, eta ez zeuretzat urte asko, aberastasunak edota zeure

arerioen heriotza, ezpada ze zuzen gobernatzeko jakituria eskatu dozulako,

beteko dot zuk eskatua; zure aurretik inork izan ez dauan eta zure ondoren

be inork izango ez dauan adinako jakituria eta adimena emongo deutsut».

Jaunak esana.

R/ Bai maite dodala, Jauna, zure legea!

Jauna, nire ondasun bakar,

erabagi dot zure berbak gordetea.

Zein ona niretzat zure ahoko legea,

urre-zidarrezko milaka txanpon baino hobea. R/.

Arren, kontsolau nagialaa zure maitasunak,

zeure zerbitzari honi berbea emon deutsazunez.

Betorkit zure errukia, bizibarritu naiten,

zure nahian dot-eta gozamena. R/.

Nik, ostera, maite ditut zure aginduak,

urrerik finena baino gehiago.

Horregatik zuzentzat ditut zure lege guztiak,

eta gorroto ditut jokabide maltzur guztiak. R/.

Harrigarri dira zure aginduak;

horregaitik ditut gogoan gordeten.

Argigarri da zure hitzen adierazpena:

adimena emoten deutse ezikasiei. R/.

Jainkoak aukeratu ginduzan, bere Semearen irudiko izan gaitezan.

Senideok: Badakigu Bera maite dabenen onerako bideratzen dituala Jainkoak gauza guztiak, bere aurre-erabagiaz deitu eutsenen onerako, hain zuzen ere.

Aurrez ezagutu ebazanak aukeratu ere egin ebazan Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zaitezen eta, holan, Semea senide askoren artean lehen-seme izan eiten. Aurrez aukeratu ebazanei deitu ere egin eutsen; deituak, barriz, zuzentzat hartu ebazan: eta zuzentzat hartutakoak aintzaz bete.

Saltzen ditu daukozann gauza guztiak, eta soloa erosten dau.

Aldi haretan, esan eutsen Jesusek ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz soloan ezkutauta dagoan altxorragaz lez jazoten da. Norbaitek, aurkitzen dauala, barriro ezkutau egiten dau eta, pozaren pozez joan, dituan guztiak saldu eta solo ha erosten dau.

Era berean, zeruetako erreinuagaz, harri bitxi bila dabilen merkatariagaz lez jazoten da. Balio handiko bat aurkitzen dauanean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau.