Harrotzen ete da aizkorea aizkolariaren aurka?
Hau dino Jaunak:
«Zorigaiztokoa zu Asiria,
nire hasarre-sumina hustuteko
eskuan dodan zigor-makilea!
Herri sinesgabearen aurka bialtzen dot,
hasarratu ninduan herriaren aurka;
lapurretara eta harrapaketara,
ha kaleetako lokatza lez zapaltzera.
Asiriak, ostera, ez dau hori uste,
bestelakoak dira haren asmoak:
suntsitzea dau gogoan,
herri asko birrintzea.
Honan dino, izan ere, Asiriako erregeak:
"Neure indarraz egin dot hori guztia,
neure trebeziaz, argia naz-eta.
Herrien mugak ezabatu ditut,
hareen ondasunak harrapatu,
eta, gudari indartsu lez, erregeak jausiazo.
Habia bati lez jarri deutset eskua
herrien aberastasunei;
habian itzitako arrautzak hartzen diran lez,
hartu dot nik lur osoa,
eta ez eban inork hegorik mugitu,
ez txio egiteko mokorik zabaldu".
Harrotzen ete da aizkorea aizkolariaren aurka?
Harropuzten ete da trontzea trontzelariaren aurka?
Ez dau zigorrak erabilten zigorduna,
ez dau zurezko makileak hartzen
zurezko ez dan makiladuna».
Horregaitik, Jaun ahalguztidunak
makaltasun bihurtuko dau asiriarren sendotasuna,
eta hareen ospea suak hartuko dau.
R/ Ez dau hondatuko Jaunak bere herria.
Pozez beteten nozu, Jauna, zeure ekintzaz,
poz-oihua dagit zure eskuek egindakoakaitik.
Bai handiak, Jauna, Zuk eginak,
bai sakonak zure egitasmoak! R/.
Ergelak ez ditu sumatzen,
zentzunbakoak ez ditu ulertzen.
Gaiztoak bedarra lez erneten badira ere
eta gaizkile guztiak loratzen,
hondatuak izango dira betiko. R/.
Zu, barriz, Jauna, goi-goikoa zara betierean.
Hara, zure arerioak, Jauna,
zure arerioak galduko dira,
gaizkile guztiak sakabanatuko.R/.
Jaunaren etxean landaturik,
gure Jainkoaren atarietan garatuko da.
Zaharturik ere emongo dau frutua.
mardul eta gordin iraungo dau. R/.