Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zeharreko XV. Asteko Astelehena

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Enrique Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Garbitu zaiteze; kendu nire begien aurretik zuen egintza gaiztoak.

Hau dino Jaunak:

«Zertarako ditut Nik zuen amaibako sakrifizioak?

Leporaino nauke aharien erre-opariek

eta zekor gizenen gantzak.

Nazkatuta nago

zekor, bildots eta akerren odolaz.

Nork eskatzen deutsue holakorik,

nire tenpluko atariak igaro

eta nire aurrera zatozenean?

Ez ekarri gehiago opari hutsalik;

higuingarri jat intsentsuaren lurrina.

Ilbarri-jaiak, zapatuak, batzarrak:

ezin ditut jasan ospakizunok...

gaiztakeriagaz batera!

Biziro gorroto ditut

zuen ilbarri-jaiak eta festak;

nekagarri jataz eta eroanezinak.

Zuek otoitzerako eskuak jasotean,

bestaldera begira jarten naz;

nahiz eta zuek otoitz eta otoitz jardun,

ez deutsuet entzuten,

eskuak odolez beteak dozuez-eta.

Garbitu zaiteze, garbitu;

kendu nire begien aurretik

zeuen egintza gaiztoak;

itzi oker egiteari,

ikasi on egiten;

bilatu egizue zuzenbidea:

lagundu zapalduari,

egin justizia umezurtzari,

defendatu alarguna.».

R/ Zuzen dabilenari deutsat Jainko-salbamena erakusten.

Ez zaitut salatzen zeure sakrifizioakaitik:

zure erre-opariak aurrean ditut beti.

Baina ez dot hartuko zure kortako zekorrik,

ez zure eskortako akerrik. R/.

«Zelan aitatu daikezuz nire arauak

eta nire ituna ahotan hartu,

nire zentzabideari gorroto badeutsazu,

eta nire berbei lepoa emoten? R/.

Zuk horreek egin, eta Ni isildu?

Zu lakoa nazela uste al dozu?

Salatu egingo zaitut, aurpegira botako dana».

«Esker oneko oparia eskeintzen deustanak,

horrek emoten deust aintza,

onbideratzen danari

erakutsiko deutsat neure salbamena».R/.

Ebanjelioa · Mt 10, 34 — 11, 1

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →