Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XIV. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Bihotza irauli egin jat barruan.

Honan dino Jaunak:

«Israel umea zala, maite izan neban;

eta Egiptotik dei egin neutsan neure semeari.

Baina zenbat eta gehiago deitu nik,

hainbat eta urrunago alde egiten eusten.

Baalei sakrifizioak eskeintzen eutseezan,

sasijainkoei intsentsua erreten.

Nik erakutsi neutsan oinez Efraimi,

besoetan eroan neban;

holan ere, ez ziran ohartu

Nik zaintzen nituala.

Amodio-lokarriz erakarten nituan,

maitasun-loturaz:

haurtxoa musuraino jasoten dauana lez

nintzan hareentzat;

makurtu eta jaten emoten neutsen.

Ikaraz jarten jat bihotza,

dardaraz erraiak.

Ez deutsat hasarreari biztuten itziko;

ez dot Efraim barriro hondatuko,

Jainkoa naz-eta Ni, ez gizakia,

santua Ni zuen artean,

eta ez nator hasarre-suminez».

R/ Salbau gaitezan zure begia leun agertu egizu, Jauna.

Entzun, Israelen artzain,

Hegodun izakien arteko tronuan zagozan Hori,

Bizkortu zeure ahalmena

eta zatorkiguz salbatzera. R/.

Jainko ahalguztiduna, bihurtu, arren,

begira zerutik, ikusi!

Hartu egizu zeure mahatsondoaren ardurea,

zaindu zeure eskuz landatu dozuna. R/.

Hutsean hartu dozue, emon hutsean.

Aldi haretan, esan eutsen Jesusek apostoluei: «Bidean zoazela, iragarri hurrean dala zeruetako erreinua. Osatu egizuez gaixoak, biztu hildakoak, garbitu legenardunak, bota deabruak. Hutsean hartu dozue, emon hutsean. Ez eroan urrerik, ez zidarrik, ez dirurik gerrikoan; ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ezta makilarik ere, zor jako-eta langileari behar dauan jatekoa.

Edozein herri edota auzotan sartzen zareela, jakizue ba ete dan konfiantzako inor, eta gelditu haren etxean, herri haretatik urten arte. Etxean sartzean, egin bake-agurra; etxekoak duin badira, heldu bekie zuen bakea; duin ez badira, barriz, zuen bake barik geldituko dira.

Onartzen ez bazaituee eta zuen berbea entzun gura ez, etxe edota herri haretatik urtetean, astindu zeuen oinetako hautsa. Benetan dinotsuet: auzi-egunean Sodoma eta Gomorrak zigor bigunagoa izango dabe herri harek baino».