Juda erbestera eroan eben.
S
EDEKIASEN erregealdiko bederatzigarren urtean, hamargarren
hilaren hamarrean, Nabukodonosor Babiloniako erregea Jerusalemen
kontra etorri zan bere gudaroste guztiagaz, eta inguratu egin eban, inguru
guztian hesia eraikiz. Sedekias erregearen hamargarren urtera arte egon zan
inguratuta Jerusalem. Gosetea nagusitu zan urian eta herriak ez eban zer
janik. Laugarren hilaren bederatzian, urikoek zuloa eraiki eben harresian
eta, gauez, ihes egin eben gudari guztiek erregearen lorategi ondoan egozan
harresi bien arteko atetik; babiloniarrak inguraturik egozan arren, erregeak
Araba aldera egin eban ihes.
Babiloniar gudarosteak, ostera, erregearen ondotik joan eta Jerikoko
lautadan harrapatu eban, haregaz ziran gudari guztiak sakabanatu zirala.
Erregea harrapatu ondoren, Riblara eroan eben, Babiloniako erregeagana,
eta honek epaitu egin eban. Sedekiasen semeei samea ebagi eutsien aitaren
aurrean, eta berari begi biak atara eutsoezan eta, katez loturik, Babiloniara
eroan eben.
Babiloniako Nabukodonosorren erregealdiko hemeretzigarren urtean,
bosgarren hilaren zazpian, Nebuzaradanek, Babiloniako erregearen
guardia-buru eta ministroak, Jerusalemen sartu eta su emon eutsen Jaunaren
etxeari, errege-jauregiari eta uriko etxe guztiei.
Guardia-buruagaz batera etorritako babiloniar gudarosteak Jerusalemgo
harresiak bota ebazan. Nebuzaradan guardia-buruak erbestera eroan ebazan
urian gelditutako jente-hondarrak, baita Babiloniako erregearen alde jarri
ziranak eta gainerako herritarrak be. Herriko jente apala besterik ez eban
itzi, mahastizain eta nekazari moduan.
Jaunak esana.
R/ Nire mihina aho-sabaian josi bedi, Zugaz gomutau ez banendi.
Babiloniako ibai-ertzetan jesarrita gengozan negarrez,
Sionen oroipenez.
Ur ondoko sahatsetan
Itzita geunkazan zitarak zintzilik. R/.
Han, erbesteratu ginduezanak kantu eske geunkazan,
gure zapaltzaileak kanta alaien eskean:
«Kanta guretzat Siongo kantak». R/.
Zelan kantau Jaunaren kantarik
atzerriko lurraldean?
Jerusalem, zutaz ahaztu banendi,
gelditu bekit eskua elbarri. R/.
Itsatsi bekit mihina aho-sabaian,
zutaz oroitzen ez banaz,
niretzat pozbiderik bikainena
Jerusalem ez bada. R/.
Jauna, Zuk nahi badozu, garbitu naikezu.
Jesus menditik jatsi zan eta jente askok jarraitu eutsan. Legenardun bat hurreratu jakon eta, aurrean ahuspezturik, esan eutsan: «Jauna, nahi badozu, garbitu naikezu».
Jesusek eskua luzatu eta ikutu egin eban, esanez: «Gura dot, garbi gelditu zaitez» Eta bat-batean garbitu jakon legenarra. Jesusek agindu eutsan: «Kontuz gero! Ez esan ezer inori. Baina zoaz, agertu abadeagana eta eskeini Moisesek agindutako oparia, ezaugarri izan dagien».