Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

San Joan Bataiatzailearen Jaiotza

Urtean Zehar Solemnitatea A zikloa
🔍 Bilatu

Nazinoen argitzat ezarriko zaitut, nire salbamena lurraren azken mugaraino heldu daiten.

Entzun, uharteok! Zuhur egon urruneko herriok!

Jaio aurretik deitu eustan Jaunak,

amaren sabelean nengoala gogoratu zan nitaz.

Ezpata zorrotz bihurtu eustan ahoa,

bere eskupean babestu ninduan;

gezi zorrotz ninduan bihurtu

eta gezi-ontzian gorde.

Esan eustan:

«Zu zara nire zerbitzaria, Israel,

zure bidez agertuko dot neure ospea».

Nik, barriz, hau esaten neban:

«Alperrik nekatu naz;

hutsean eta alperrik erre ditut neure indarrak».

Baina Jaunagan egoan nire eskubidea,

Jainkoaren eskuetan nire lansaria.

Orain honan berba egiten dau Jaunak,

amaren sabelean eratu ninduanak

bere zerbitzari izateko,

Jakoben leinuak Beragana bihurtuazoteko

eta Israel herria batzeko.

Ohorez jantzi nau Jaunak

eta neure Jainkoa izan dot indar.

Jaunak esan deust:

«Ez da nahikoa zu nire zerbitzari izatea,

Jakoben leinuak berreregiteko

eta Israelen bizirik geldituak itzulazoteko.

Nazinoen argitzat ezarriko zaitut,

nire salbamena lurraren azken mugaraino heldu daiten».

Salmoa · Sal 138, 1b-3. 13-14ab. 14c-15 (R.: cf. 14a)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Kristo etorri baino lehen, Joanek bihozbarritzeko bateoa iragarri eban.

Egun hareetan, honan berba egin eban Paulok: «Berbea emonda ebanez, Daviden hazitik sortu eutsan Jainkoak Israeli Salbatzailea, Jesus hain zuzen ere. Hau etorri aurretik, bihozbarritzeko bateoa iragarri eutsan Joanek Israel herri osoari. Eta bere bizitzaldiaren azkenean, honan inoan Joanek: "Ni ez naz zuek uste dozuena; badator nire ondoren beste bat, eta ni ez naz inor beraren oinetakoak askatzeko ere"

Senideok, Abrahamen ondorengo zareenok, eta zuek, Israelen Jainkoa gurtzen dozuenok, guri bialdu jaku salbamen-hitz hau».

Joan dau bere izena.

Umea izateko denborea bete jakonean, Elisabetek semea izan eban. Jakin eben auzokoek eta senideek zein erruki handia izan eutsan Jaunak, eta zorionak emoten eutsoezan.

Jaio eta zortzigarren egunera, umea erdaintzera eroan eben, eta aitaren izena jarri gura eutsoen, Zakarias. Amak, ostera, esan eban: Ez! Joan izango dau izena. Esan eutsoen: Ez dozue senitartean inor izen hori dauanik.

Orduan, aitari keinuka itaundu eutsoen zein izen emon gura eutsan umeari. Eta harek oholtxo bat eskatu eta idatzi eban: Joan dau bere izena. Danak harriturik gelditu ziran. Bat-batean mihina askatu jakon Zakariasi, eta berba egiten hasi zan eta Jainkoa goratzen.

Bildurrak hartu zituan auzoko guztiak, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zan jazotakoaren barri. Entzuten eben guztiek euren barrurako esaten eben: Zer izango ete da ume hau? Izan ere Jainkoaren eskua haregaz egoan-eta.

Umea hazten eta haren espiritua sendotzen joian; basamortuan bizi izan zan, Israel herriaren aurrean agertu beharreko egunera arte.