Joax igurtzi eban, ete danek oihu egin eben: «Gora erregea!».
E
GUN hareetan, Okoziasen ama Ataliak, bere semea hil zala ikusirik,
erregearen familiako guztiak hiltzea erabagi eban. Baina Judako errege
izan zan Joramen alaba eta Okoziasen arreba Joxebak Joax Okoziasen
semea hartu, hil behar ebezan errege-senitartekoen artetik atara eta tenpluko
gela baten sartu eban, bere inudeagaz batera. Holan gorde eban Ataliaren
begi-bistatik, eta ez eben hil. Sei urtez egon ziran inudea eta biak Jaunaren
etxean ezkutaturik; bitartean, Atalia zan erregina lurralde haretan.
Zazpigarren urtean, Joiada abadeak Jaunaren tenplura etorriazo ebazan
kariarren eta guardien ofizialak. Hareekin hitzarmena egin eta zin eginazo
eutsen Jaunaren etxean. Ondoren, erregearen semea aurkeztu eutsen.
Ofizialek zehatz bete eben Joiada abadeak agindu eutsen guztia. Hartu
ebazan bakotxak bere gizonak –zapatuan zaintzaldia hasten eta amaitzen
ebenak–, eta Joiada abadeagana etorri ziran. Orduan David erregearen
lantzak eta babeskiak emon eutsezan abadeak ofizialei, arma horreek
tenpluan egozan-eta jasoak. Guardiak, armak eskuetan, hegotik iparrera
jarri ziran, altarearen eta tenpluaren artean, erregea inguratzeko. Orduan,
Joiadak erregearen semea erdira ekarri, koroa eta errege-ezaugarriak ezarri
eta errege igurtzi eban. Jente guztiak, txaloka, oihu egin eban: «Gora
erregea!».
Guardien eta jentearen zarata-hotsa entzun ebanean, Ataliak Jaunaren
tenplura jo eban, eta erregea ikusi eban oholtza gainean zutunik, ohi zan
R/ Jaunak Sion aukeratu dau bere egoitzarako.
Jaunak zin egin deutso Davidi, inoiz hautsiko ez dauan berbea emon:
«Zure jatorriko bat
ipiniko dot zure tronuan. R/.
Zure ondorengoek nire ituna
eta irakatsiko deutsedazan aginduak gordeten badabez,
betiko jesarriko dira zure tronuan». R/.
Bai, Jaunak Sion aukeratu dau
eta han bizi gura izan dau:
«Hau da nire atseden-lekua betiko,
hemen biziko naz, gogoko dot-eta. R/.
Han erneazoko dot Daviden indarra,
kriseilua biztuko deutsat, Neuk igurtzitako erregeari.
Haren arerioak lotsaz ditut estalduko;
haren buruan, barriz, koroiak dir-dir egingo». R/.
Ondasunak dozuzan lekuan, han dozu bihotza ere.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei: Ez pilatu mundu honetan zeuen ondasunak, sitsak eta ugerrak jaten dabez-eta hemen, eta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen. Pilatu zeruan zeuen ondasunak, han ez ditu-eta sitsak, ez ugerrak jaten, ezta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen ere. Izan ere, zure aberastasuna non, zure bihotza han.
Begia da gorputzari argi egiten deutsan kriseilua. Begia onik badozu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. Baina begia gaixo badozu, zure gorputz osoa ere ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi izan behar leukena iluna bada, a zelako ilunpea zurea!