Israel pekatura eroan dozu.
N
ABOT hil ondoren, Jaunak honan berba egin eutson Elias tixbearrari:
«Joan zaitez Samarian dagoan Israelgo errege Akabengana; Naboten
mahastian dago, haren jaube egitera joana. Berba egiozu honan: "Hau
dino Jaunak: Gizon bat hil eta, gainera, harenaz jaubetu!" Hara, bada, zer
dinotsun Jaunak: "Txakurrek Naboten odola milikatu daben toki berean
milikatuko dabe zure odola be"». Akabek esan eutson Eliasi: «Orain be
harrapatu nozu, nire arerio horrek».
Eliasek erantzun: «Bai, harrapatu zaitut! Zeure burua saldu dozulako,
Jaunari atsegin ez jakona eginez, hau dino Jaunak: "Zoritxarra ekarriko dot
zure gainera; zure ondorengoak desagertuazoko ditut eta zure familiako
R/ Erruki, Jauna, pekatu egin dogu-eta.
V/. Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,
hondatu nire hobena zeure neurribako onberatasunaz.
Garbitu nagizu zeharo neure errutik,
garbitu neure pekatutik. R/.
V/. Autortzen dot, bai, neure hobena,
begi aurrean dot eten barik neure pekatua.
Zure aurka, zure aurka bakarrik, egin dot pekatu,
zure begietan oker dana egin dot. R/.
V/. Aldendu aurpegi hori nire pekatutik,
hondatu nire erru guztiak.
Libratu nagizu heriotza-zigorretik, Jainko,
ene Jainko salbatzailea,
eta poz-oihuz ospatuko dau nire mihinak zure salbazinoa. R/.
Maitatu egizuez zeuen arerioak.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: Entzun dozue antzinakoei agindutakoa: "Maitatu egizu zeure lagun hurkoa eta gorrotatu zeure arerioa". Nik, ostera, hau dinotsuet: Maitatu egizuez zeuen arerioak eta egin otoitz erasoten deutsuenen alde zeruetan dagoan zeuen Aitaren seme eta alaba izan zaitezen, Harek gaiztoentzat eta zintzoentzat ataraten dau-eta eguzkia eta zuzenentzat eta zuzenbakoentzat egiten euria.
Izan ere, maite zaituenak bakarrik maite badozuez, zer sari zor jatzue? Zergalariek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badozuez, zer egiten dozue berezirik? Jentilek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Izan zaiteze, beraz, guztiz onak, zeruetako zuen Aita guztiz ona dan lez.