Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko VIII. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Izan zaiteze Jainkoaren era askotako graziaren banatzaile onak.

Senide maiteok: Hurrean da gauza guztien azkena. Izan zaiteze, beraz, zentzudun eta neurritsu, otoitzari emonak biziteko. Batez ere, gorde egizue bizi-bizi alkarrenganako maitasuna, maitasunak pekatu askoren parkamena lortzen dau-eta. Egiozue abegi ona batak besteari, marmarrik barik.

Nork bere dohaia hartu dau Jainkoagandik. Jarri egizuez guztiok zeuen dohaiak besteen zerbitzurako, Jainkoaren era askotako dohaien administratzaile zintzo lez. Berba egiteko dohaia dauanak, adierazo dagiala Jainkoaren berbea; zerbitzuren bat dauanak, bete dagiala Jainkoak emoten deutsan indarraz, gauza guztietan Jainkoa goratua izan daiten Jesu Kristoren bitartez. Berari aintza eta ahalmena gizaldien gizaldietan. Amen.

Senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor biztu dan suagaitik, zerbait harrigarria jazoten jatzuelakoan. Bestetara, poztu zaiteze, Kristoren sufrimentuan partaide zareelako, Ha aintzaz beterik agertzean pozez gainezka egon zaitezen.

R/ Badator Jauna lurra epaitzera.

Esaizue nazinoetan: «Errege da Jauna.

Sendo ezarria dago mundua, ez dau koloka egingo;

herriak zuzenbidez epaitzen ditu». R/.

Poztu bedi zerua, alaitu lurra,

egin begi orroa itsasoak eta bertako guztiak,

egin jai landa zabalak eta bertan dan guztiak. R/.

Egin poz-oihu basoko zuhaitz guztiak

Jaunaren aurrean, badator eta,

badator lurra epaitzera.

Justiziaz epaituko dau mundua,

eta leialtasunez herriak. R/.

Ebanjelioa · Mk 11, 11-25

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →