Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Pazko-aldiko VII. Asteko Asteazkena

Pazkoaldia Asteguna A zikloa
Bernardino de Siena Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Jainkoaren eskuetan izten zaituet; Harek badau indarra eregiteko eta oinordekotza emoteko.

Egun hareetan, Paulok esan eutsen Efesoko eleiz arduradunei: «Zaindu egizuez zeuen buruak eta artalde osoa, honen zaindari jarri zaitue-eta Espiritu Santuak; larratu egizue Jainkoaren Eleizea, Harek bere Semearen odolaz eskuratu ebana. Badakit, ni joatean, artaldeari parkatuko ez deutsoen otso amorratuak sartuko dirala zuen artera. Zuen artetik ere urtengo dabe batzuk, irakatsi okerrak emonez, ikasleak euren atzetik eroan nahirik

Zagoze erne, bada, eta izan gogoan, hiru urtez gau eta egun aspertu barik jardun dodala, negar-malkoz zuetako bakoitzari aholkuak emoten. Orain, Jainkoaren eskuetan eta haren ondogurazko berbearen babesean izten zaituet; Harek badau ahalmena eleiz alkartea eregiteko eta sagaratu guztiei oinordekotza emoteko.

Ez dot inoren zidar-urrerik edota jantzirik gura izan. Ondo dakizue esku honeek irabazi dabela niretzat eta nigaz diranentzat beharrezko guztia. Danetan irakatsi izan deutsuet holan lan eginez lagundu behar jakela behartsuei, Jesus Jaunaren berba hareek gogoratuz: "Zorion gehiago dau emoteak, hartzeak baino"».

Berbaldia amaiturik, belauniko jarri eta otoitz egin eban beste guztiekin batera. Danek negarrari emon eutsoen eta Paulori, lepotik helduta, musu emoten eutsoen. Nahigaberik handiena gehiago ez ebela ikusiko esateak emon eutsen. Gero, ontziraino lagundu eutsoen.

Salmoa · Sal 67, 29-30. 33-35a. 35bc y 36d (R.: 33a)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Bat izan daitezan gu geu bat garan lez.

Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta esan eban: «Aita santu horrek, zaindu egizuz zeure ahalmenaz Zeuk emon deustazuzanok, bat izan daitezan gu geu bat garan lez. Honeekin izan nazan bitartean, Neuk zaindu ditut zeure izenean emon deustazuzanok. Honeen ardurea izan dot eta ez da bat ere galdu, galdu behar ebana baino; holan, Liburu Santuek dinoena bete da.

Orain, ostera, Zugana noa. Hau guztiau oraindino munduan nagoala esaten dot, nire poza eurekan izan dagien, eta bete-betea izan ere. Zure berbea emon deutset Nik; baina munduak gorroto deutse, mundukoak ez diralako, Ni ere mundukoa ez nazan lez. Ez deutsut eskatzen mundutik atarateko, Gaiztoagandik gordeteko baino. Ez dira mundukoak, Neu ere mundukoa ez nazan lez.

Sagaratu egizuz egiaren bidez: zure hitza da egia. Ni mundura bialdu ninduzun lez, Nik ere mundura bialdu ditut. Eta honeekaitik sagaratzen deutsut neure burua, honeek ere sagaratu dagizuzan egiaren bidez».