Sinestu Jesus Jaunagan, eta salbatuko zaree zeu eta zure etxekoak.
Egun hareetan, Filipoko jentea Paulo eta Silasen aurka jagi zan, eta agintariek hareei jantziak kendu eta zigortzeko agindu eben. Zigorrada asko emon ondoren, kartzelara bota ebezan, kartzelariari arduraz zaintzeko aginduz. Agindu lez, barrueneko gelan sartu zituan eta oinak zepoan lotu eutsezan.
Gauerdi inguruan, Paulok eta Silasek otoitzean ziharduen, Jainkoa kantuz goratzen; beste presoak entzuten egozan. Bat-batean, hain lurrikara gogorra izan zan, kartzelearen oinarriei ere dar-dar eragin eutsen-eta. Eta kolpetik ate guztiak zabaldu ziran eta danen kateak askatu. Esnatu zan kartzelaria eta, espetxeko ateak zabalik ikustean, ezpatea atara eban bere burua hilteko, presoek ihes egin ebelakoan. Baina Paulok oihu egin eutsan: «Ez egin kalterik zeure buruari, guztiok hemen gagoz-eta».
Kartzelariak argia eskatu eban eta, arrapaladan barrura sarturik, Paulo eta Silasen oinetan ahuspeztu zan, bildurrez dar-dar. Gero, kanpora atara zituan eta esan: «Jaunak, zer egin behar dot salbatzeko?» Hareek erantzun eutsoen: «Sinestu Jesus Jaunagan, eta salbatuko zaree zeu eta zure etxekoak.
Eta Jaunaren berbea iragarri eutseen hari eta haren etxeko guztiei. Gaueko ordu haretan bertan, kartzelariak beragaz eroan eta zauriak garbitu eutsezan, eta berehala bateatu zan beretar guztiekin batera. Ondoren, bere etxera igonazo zituan, mahaia jarri eta familia jaia egin eben, Jainkoagan sinestu ebelako.
Salmoa · Sal 137, 1bcd-2a. 2bcd-3. 7c-8 (R.: 7c)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Ni joaten ez banaz, ez jatsue etorriko Laguntzailea.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Orain, bialdu ninduan Aitagana noa, eta zuetako inork ez deust nora noan itauntzen. Baina, hori esan deutsuedalako, tristurak bete ditu zuen bihotzak.
Halan ere, egia dinotsuet: Hobe da zuentzat Ni joatea; izan ere, joaten ez banaz, ez jatsue etorriko Laguntzailea. Joaten banaz, ostera, Neuk bialduko deutsuet.
Ha etortean, agerian jarriko dau munduaren errua pekatuari, zuzentasunari eta epaiari buruz: pekatuari buruz, Nigan sinesten ez daualako; zuzentasunari buruz, Aitagana noalako, eta ez nozuelako gehiago ikusiko; epaiari buruz, mundu honetako buruzagia dagoaneko gaitzetsia dagoalako».