Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXVI. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Herri asko etorriko dira Jerusalemera Jaunaren bila.

Hau dino Jaun ahalguztidunak: «Etorriko dira oraindino Jerusalemera herriak eta uri handietako bizilagunak; uri batekoak bestekoakana joango dira eta esango deutsee: "Goazen Jaunaren bila, Jaun ahalguztidunaren mesedea eskatzera". Eta erantzungo deutsee: "Bagoaz gu ere". Herri asko eta nazino indartsuak etorriko dira Jerusalemera Jaun ahalguztidunaren bila eta Jaunari mesede eske».

Hau dino Jaun ahalguztidunak: «Egun hareetan, hizkuntza arrotz bakotxeko hamar gizonek soineko-ertzetik judu bati heldu eta esango deutsoe: "Zuekin goaz gu ere, Jainkoa zuekin dagoala jakin dogu-eta"».

R/ Heldu bekizu, Jauna, nire eskaria.

Horra, mendi santuaren gainean oinarritutako uria!

Jaunak Sion uria maiteago,

Israelgo beste bizitoki guztiak baino.

Bai ospetsu berba egiten dabela zutaz,

Jainkoaren uri! R/.

«Neure autorletzat hartuko ditut Egipto eta Babilonia;

hara Filistea, Tiro eta Etiopia:

guzti honeek han jaioak dira».

Eta Sion uriaz esango da:

«Han jaioak dira danak;

Goi-goikoak dau tinko ezarri». R/.

Hona, Jaunak herrien zerrendan idatzia:

«Han jaioak dira guzti honeek».

Eta dantzan eginez kantauko dabe.

«Danek, Sion, zugan bizilekua». R/.

Jerusalemerako bidea hartu eban adore handiz.

Jesusek, mundu honetatik eroana izateko sasoia bajatorkola, Jerusalemera joateko erabagia hartu eban. Mandatariak bialdu ebazan aurretik, eta Samariako herri batean sartu ziran, Jesusi ostatua prestatzera. Baina herrikoek ez eben hartu gura izan, Jerusalemera joialako.

Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan eutsoen: «Jauna, aginduko al dogu zerutik sua jatsi eta garbitu dagizan?» Baina Jesusek, hareekana bihurturik, hasarre egin eutsen. Eta beste herri batera joan ziran.