Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXIII. Asteko Astelehena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Jainkoak Eleizearen zerbitzari egin nau gizaldietan ezkutuan egona dan misterioa zuei adierazoteko.

Senideok: Pozik nago orain, zuen alde jasaten dodazan sufrimentuakaitik; holan, neure gorputzean jasaten dihardudan atsekabeen bidez Kristoren atsekabeak osotzen ditut, haren gorputza dan Eleizearen alde. Jainkoak Eleizearen zerbitzari egin nau, bere mezua zuei oso-osorik adierazoteko eginkizuna emon deust-eta.

Mezua Jainkoaren asmo ezkutuari buruzkoa da, mendeetan eta gizaldietan gordeta euki ondoren, orain Jainkoak bere fededunei agertu deutsena. Honei jakinazo gura izan deutse Jainkoak zeinen aberats eta aintzatsu dan jentilentzat asmo ezkutu hori; zuekan dan eta aintzarako itxaropena dozuen Kristori buruz dihardut. Kristo hauxe dihardugu iragarten, danei aholku emonez eta jakituria guztiaz irakatsiz, guztiak euren kristau-bizitzan heldutasun betera heldu daitezan. Hori da nire eginkizuna eta horretan dihardut lan eta lan, Kristok emoten deustan ahalmen indartsuaz.

Jakin behar dozue zelako burruka gogorrean dihardudan zuen alde, Laodizeakoen alde eta ni neu ikusi ez naben beste senide guztien alde. Honeek adorez bete daitezan dihardut holan eta, maitasunean bat eginik, Jainkoaren asmo ezkutua, hau da Kristo, bere aberastasun osoan ulertzera eta sakon ezagutzera heldu daitezan. Beronegan dagoz gordeak jakituriaren eta ezaguerearen ondasun guztiak.

R/ Jainkoagan daukadaz edertasuna eta salbamena.

Ene barrua, Jainkoagan bakarrik izan atseden,

Haregandik jatort-eta itxaropena.

Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,

Bera nire babesleku: ez dot kolokarik egingo. R/.

Jainkoagan nire salbamena eta ohorea,

Jainkoa nire harkaitz sendo eta babeslekua.

Izan konfiantzea Haregan eten barik, haren herri zareenok,

zabaldu Hari zeuen bihotza,

Jainkoa dogu babeslekua! R/.

Begira egokozan zapatuz osatuko ete eban.

Beste zapatu batez, Jesus sinagogan sartu eta irakasten hasi zan. Bazan han eskumako besoa elbarri eban gizon bat.

Lege-maisu eta fariseuak zelatan egokozan, zapatuz osatzen ete eban, zertan salatu izateko. Jesusek, hareen gogoetak igarririk, beso-elbarriari esan eutsan: «Jagi eta zatoz hona erdira». Ha jagi eta zutunik gelditu zan.

Jesusek esan eutsen, orduan: «Itaun bat: zapatuz zer da zilegi, ona egitea ala txarra egitea, bizia salbatzea ala hondatzea?».

Eta, inguruko guztiei begira, esan eutsan gizonari: «Luzatu beso hori». Harek luzatu eban eta osatu egin jakon.

Lege-maisu eta fariseuek euren onetik urten eben eta Jesusi zer egingo ziharduen euren artean.