Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXI. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Luis Santua / Jose de Calasanz Santua (Aukerako Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Gau eta egun egin genduan lan Barri Ona iragarri geuntsuenean.

SENIDEOK: Izan gogoan gure nekeak eta ahaleginak; gau eta egun egin

genduan lan zuetako inorentzat zama ez izateagaitik, Jainkoaren Barri

Ona iragarri geuntsuenean. Zeuek zarie testigu, eta Jainkoa be bai, zein

garbi, zuzen eta akats barik jokatu genduan zuekin, sinistedunokin. Eta ondo

dakizue, aita bere seme-alabentzat lez izan garala zuetako bakotxarentzat,

zuei aholku eta adore emonez eta Jainkoak nahi dauan eran bizitzeko eskatuz,

harek bere erreinura eta ospera dei egiten deutsuen ezkero.

Horregaitik, eskerrak emoten deutsaguz eten barik Jainkoari; izan be,

haren hitza iragarri geuntsuenean, onartu egin zenduen-eta; ez zenduen

giza berba huts lez onartu, Jainkoaren berba lez baino; halan da, izan be,

eta lanean dabil zuengan, sinisten dozuenongan.

Jaunak esana.

R/ Jauna, Zeuk aztertzen nozu eta ezagutzen.

V/.

Nora joan naiteke zure arnasatik urrun?

Nora ihes egin zure aurretik?

Zerura igota be, Zu han,

Herio-lezara jatsita be, Zu bertan. R/.

V/.

Nahiz argiaren sorlekurantz hegatu,

nahiz sartaldeko itsas mugetan kokatu,

han be zure ezkerra gainean izango dot,

zure eskumak helduko deust. R/.

V/.

Nahiz eta nik esan: «Ilunpeak estalduko ahal nau,

bihurtuko ahal jat inguruan egun argia gau»,

ilunpea bera ez da ilun Zuretzat,

gaua bera eguna baizen argi. R/.

Profetak hil ebezanen semeak zaree.

Aldi haretan, honan berba egin eban Jesusek: «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zaree: kanpotik itxura ederrekoak, baina barrutik hil-hazurrez eta ustelkeriaz beteak! Zuek ere honakoak zaree: kanpotik zintzoak jentearen aurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.

Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eregiten eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dozuez, esanez: "Gure asaben egunetan bizi izan bagina, ez geunkean parterik hartuko hareekin profeten hilketan". Holan, zeuek autortzen dozue profetak hil ebezanen ondorengoak zareela. Bete egizue, bada, zeuen gurasoen egintza gaiztoen neurria!»