Moisesi begiratzen eutsoenak, bildur ziran haregana hurreratzeko.
Moises Sinai menditik jatsi zan legearen harlauza biak eskuetan ekarzala. Ez ekien aurpegia distiratsu ebala, Jaunagaz berba egiteagaitik. Aaronek eta israeldar guztiek ikusi eben Moisesek aurpegia distiratsu ebala, eta bildur ziran haregana hurreratzeko. Moisesek dei egin eutsen. Aaron eta herriko buruzagiak Moisesegana bihurtu ziran eta berba egin eutsen honek. Ondoren, israeldar guztiak hurreratu jakozan, eta Jaunak Sinai mendian emondako agindu guztiak adierazo eutsezan Moisesek.
Berba egiten amaitu ebanean, zapi batez estaldu eban aurpegia. Jaunagaz berba egiteko beraren aurrera sartzen zanean, zapia kendu egiten eban urten arte. Urtetean, Jaunak agindutakoa adierazoten eutsen israeldarrei. Moisesen aurpegia distiratsu ikusten eben Israeldarrek, eta zapiaz aurpegia estaltzen eban Moisesek, barriro Jaunagaz berba egitera sartu arte.
R/ Santua zara Jauna, gure Jainkoa.
Goratu Jauna, gure Jainkoa,
ahuspeztu haren oinaurki aurrean.
Santua da Jauna. R/.
Haren abadeen artean ziran Moises eta Aaron,
haren izenari dei egiten eutsoenen artean Samuel:
dei egiten eutsoen Jaunari, eta Harek erantzun. R/.
Laino-adarretik berba egin eutsen,
eta hareek gordeten ebezan
haren aginduak eta Harek emondako legea. R/.
Goratu Jauna, gure Jainkoa,
ahuspeztu haren mendi santuaren aurrean.
Santua da Jauna, gure Jainkoa! R/.
Saltzen ditu daukozann gauza guztiak, eta soloa erosten dau.
Aldi haretan, esan eutsen Jesusek ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz soloan ezkutauta dagoan altxorragaz lez jazoten da. Norbaitek, aurkitzen dauala, barriro ezkutau egiten dau eta, pozaren pozez joan, dituan guztiak saldu eta solo ha erosten dau.
Era berean, zeruetako erreinuagaz, harri bitxi bila dabilen merkatariagaz lez jazoten da. Balio handiko bat aurkitzen dauanean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau.
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Mateo →