Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XV. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Buenaventura gotzaina eta doktorea (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Nazana naz Ni. «Ni-naz»ek bialdu nau zuokana.

Egun hareetan, Moisesek, sutan egoan sasitik Jaunaren berbea entzunik, esan eutsan Jainkoari: «Hara, joango naz israeldarrakana eta "Zuen asaben Jainkoak bialdu nau zuokana" esango deutset; baina hareek "zelan dau izena?" itauntzen badeuste, zer erantzun behar deutset?» Jainkoak esan eutsan: «Nazana naz Ni. Honan esango deutsezu israeldarrei: "Nazana naz" deritzonak bialdu nau zuokana».

Jainkoak esan eutsan Moisesi gainera: «Esan israeldarrei: "Jaunak, zuen asaben Jainkoak, Abrahamen Jainkoak, Isaaken Jainkoak eta Jakoben Jainkoak, bialdu nau zuokana. Horixe izango da nire izena betiko; honan deituko nozue belaunez belaun"».

Zoaz, batu Israelgo herri-arduradunak eta esaiezu: "Jauna, zuen asaben Jainkoa, Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa, agertu jat eta Egipton egiten deutsueena ikusi dauala esan deust eta zuen alde esku hartzea erabagi dauala. Beste hau ere esan deust: Egiptoko atsekabeetatik atarako zaituela eta esnea eta eztia darien lurraldera eroango, kanaandarren, hititen, amortarren, perezearren, hebearren eta jebusearren lurraldera". Herri-arduradunek entzungo deutsue eta hareekin batera Egiptoko erregeagana aurkeztuko zara, eta esango deutsazue: "Jauna hebrearren Jainkoa agertu jaku; eta orain, hiru eguneko bidea egin behar dogu basamortuan zehar, Jaunari, gure Jainkoari, sakrifizioak eskeintzeko". Badakit, Egiptoko erregeak ez deutsuela joaten itziko, beharturik ez bada. Baina Nik ahalmen handiz jokatuko dot eta egiptoarrak joko ditut euren artean egingo ditudan egintza harrigarriez; ondoren, itziko deutsue joaten».

R/ Gogoan dau eten barik Jaunak bere ituna.

Goratu egizue Jauna, egin dei haren izenari,

ezagutuazo herrien artean haren egintza bikainak.

Ekarri gogora Harek egindako mirariak,

haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak. R/.

Gogoan dau eten barik bere ituna,

mila gizalditarako berbea emona:

Abrahamegaz eginiko ituna,

Isaaki emondako zin-hitza. R/.

Jainkoak erruz ugaritu eban bere herria

eta arerioak baino indartsuago egin;

egiptoarrei bihotza aldatu eutsen,

Jainkoaren herria gorrotatu

eta haren zerbitzariak txarto erabili egiezan. R/.

Orduan, Moises bere zerbitzaria bialdu eutsen,

eta Aaron bere aukeratua;

mirariak egin ebezan Egipton,

egintza harrigarriak Kam-en lurraldean. R/.

Zatoze Nigana nekatuok.

Aldi haretan, Jesusek esan eban: *Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Nik arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik, gozoa eta bihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena. Nire buztarria leuna dalako, eta nire zama arina+.