Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XIII. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Maite izan eban Isaakek Rebeka. Honan arindu jakon Isaaki ama galdu izanaren nahigabea.

S

ARA ehun eta hogeta zazpi urtez bizi izan zan. Kiriat Arban hil zan,

Hebronen hain zuzen be, Kanaango lurraldean. Abrahamek dolu eta

negar egin eban haregaitik.

Gero, Sararen gorpua egoan lekua itzirik, hititengana joan eta esan eutsen:

«Zuen artean bizi dan etorkina nozue; saldu egidazue lur-arlo bat neure

emaztea hobiratzeko». Ondoren, Abrahamek Makpela landako hartzuloan

hobiratu eban Sara bere emaztea, Mambreren –hau da, Hebronen– aurrez

aurre, Kanaango lurraldean.

Abraham zaharra zan, adinean aurreratua. Jaunak gauza guztietan

bedeinkatu eban. Etxeko morroi zaharrenari, eukazan guztien arduradunari,

esan eutson: «Ezarri eskua nire izter azpian eta zin egidazu Jaunagaitik,

zeru-lurren Jainkoagaitik, ez dozula nire semearentzat emazterik hartuko

bizi nazan lurralde honetako kanaandarren alabetatik, ezpada ze, nire

sorterrira eta senideengana joango zarala, nire seme Isaakentzat emaztea

aukeratzera».

Morroiak itaundu eutson: «Beharbada, emakumeak ez dau lurralde

honetara nigaz etorri nahi izango. Orduan, zuk urten zenduan herrialdera

eroan behar ete dot zure semea?»

Abrahamek erantzun: «Ez eroan ezelan be hara nire semea. Zeruko

Jainko Jaunak neure aitaren etxetik eta neure jaioterritik atara ninduan

eta zin eginez agindu eustan: “Zure ondorengoei emongo deutset lurralde

hau”. Berak bialduko deutsu aingerua aurretik, handik nire semearentzat

emaztea hartu ahal izan dagizun. Eta emakumeak jarraitu nahi ez badeutsu,

egin deustazun zinetik aske geldituko zara; baina ez eroan ezelan be hara

nire semea».

R/ Eskerrak Jaunari, ona da-eta.

Edota: Aleluia.

V/. Eskerrak Jaunari, ona da-eta,

haren maitasuna betikoa da-eta.

Nork azalduko Jaunaren egintza handiak?

Nork goratuko ha behar adina? R/.

V/. Zorionekoak zuzenbidea errespetatzen dabenak,

beti justizia egiten dabenak!

Gogoratu nitaz, Jauna, zeure herriaganako onginahiagaitik. R/.

V/. Zatorkidaz zeure salbazinoaz;

ikusi dagidala zure aukeratuen zoriona,

poztu nadila zure herriaren pozez

eta harrotu zure ondareaz. R/.

Jarraitu Niri. Eta Mateok zutitu eta jarraitu egin eutsan.

Aldi haretan, Jesusek, bidez joiala, Mateo eritzon gizon bat ikusi eban zergak batzeko mahaian jesarririk, eta esan eutsan: «Jarraitu Niri». Mateok zutitu eta jarraitu egin eutsan.

Geroago, Jesus mahaian egoan Mateoren etxean; beste zergalari eta pekatari asko ere etorri eta mahaian jesarri ziran Jesusegaz eta honen ikasleekin.

Fariseuek, hori ikustean, esan eutseen ikasleei: «Zelan jaten dau zuen Maisuak zergalari eta pekatariekin?»

Hori entzutean, Jesusek esan eutsen: «Ez dabe osasundunek behar osagilea, gaixoek baino. Hobe zeukee Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinee: "Nahiago dot errukia sakrifizioak baino". Ez naz zintzoei dei egitera etorri, pekatariei baino».