Zirkuntzidatu egizuez gizaseme guztiak, itunaren ezaugarri. Sarak semea emongo deutsu.
ABRAMEK laurogeta hemeretzi urte ebazala, Jauna agertu eta esan eutson: «Ni Jainko Ahaltsua naz; bizi nire zerbitzuan eta izan zintzo».
Jainkoak esan eutson, gainera, Abrahami: «Gorde nigazko ituna zuk eta zure ondorengoek belaunez belaun. Zugaz eta zure ondorengoekin egiten dodan itunari dagokionez, hau da zuek bete beharrekoa: zuetako gizaseme guztiak zirkuntzidatzea».
R/ Honan izango da bedeinkatua Jaunari begirunea deutsona!
Zorionekoa Jaunari begirunea deutsona
eta haren bideetan dabilena!
Zeure lanaren frututik jango dozu,
zoriontsu izango zara eta ondo joango jatzu. R/.
Emaztea mahatsondo emonkorraren antzeko
zure etxe barruan;
seme-alabak orio-kimuen antzeko
zure mahai inguruan. R/.
Hara zelan izango dan bedeinkatua
Jaunari begirunea deutson gizona!
Bedeinkatu zagizala Jaunak Siondik,
gozatu zaitezala Jerusalemen zorionaz
zeure bizitzako egun guztietan. R/.
Jauna, Zuk nahi badozu, garbitu naikezu.
Jesus menditik jatsi zan eta jente askok jarraitu eutsan. Legenardun bat hurreratu jakon eta, aurrean ahuspezturik, esan eutsan: «Jauna, nahi badozu, garbitu naikezu».
Jesusek eskua luzatu eta ikutu egin eban, esanez: «Gura dot, garbi gelditu zaitez» Eta bat-batean garbitu jakon legenarra. Jesusek agindu eutsan: «Kontuz gero! Ez esan ezer inori. Baina zoaz, agertu abadeagana eta eskeini Moisesek agindutako oparia, ezaugarri izan dagien».
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Mateo →