Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XI. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Jainkoaren Barri Ona doan iragarri neutsuen.

S

ENIDEOK: Parkatuko deustazuez zorakeria batzuk! Jakina parkatzen

deustazuezana; Jainkoak bere herriagaitik sentitzen eban zeloaz nago-

eta ni zuekaitik zeloti; izan be, senar bakarrari, Kristori, zaukedaz aginduta,

eta neskatila garbi lez aurkeztu nahi zaituet beraren aurrean. Baina bildur

naz, sugeak bere maltzurkeriaz Eva liluratu eban lez, zuen gogoak be ez

ete diran gaiztotuko, Kristoganako jarrera leial eta garbitik aldenduz.

Izan be, etortzen jatzue edozein, guk predikatu geuntsuena ez beste

Jesus bat predikatuz edota hartu zenduena ez beste Espiritu bat eskeiniz

edota sinistu zenduena ez beste Barri On bat iragarriz, eta zuek nasai-nasai

onartzen dozue. Halan be, uste dot ez nazala ezertan superapostolu horreek

baino gitxiago. Berbetan motela banaz be, ez horregaitik jakintzan, beti eta

era guztietara agertu deutsuedan lez.

R/ Zure egintzak, Jauna, leial eta zintzo dira.

Edota: Aleluia.

V/.

Bihotz-bihotzez emoten deutsadaz eskerrak Jaunari,

zintzoekin batera batzarrean alkarturik.

Jaunak eginak handi dira,

gogoko dabezan guztientzat aztergai. R/.

V/.

Ospetsu eta eder haren egintza,

betiko dirau haren salbazino-asmoak.

Bere mirariak gogoangarri egin ditu;

errukiorra da Jauna eta bihozbera. R/.

V/.

Haren egintzak leial eta zintzo dira,

haren lege guztiak fidagarri,

beti-betiko ezarriak,

leial eta zuzen eratuak. R/.

Zuek honan egingo dozue otoitz.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:

«Otoitz egitean, ez jardun esan eta esan, jentilak lez, uste dabe-eta euren berba-jarioari esker entzungo jakela. Ez izan hareen antzeko, badaki-eta zuen Aitak zer behar dozuen, zuek eske hasi baino lehen. Beraz, zuek honan egingo dozue otoitz:

"Gure Aita, zeruetan zarana:

santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,

egin bedi zure nahia,

zeruan bezala lurrean ere.

Emoiguzu gaur egun honetako ogia;

parkatu gure zorrak,

geuk ere geure zordunei

parkatzen deutsegun ezkero,

eta ez gu tentaldira eroan,

baina atara gagizuz gaitzetik".

Izan ere, zuek besteei euren hutsegiteak parkatzen badeutsezuez zuei ere parkatuko deutsue zeruko zeuen Aitak; baina besteei parkatzen ez badeutsezue, zuei ere ez deutsuez parkatuko Aitak zeuen hutsegiteak».