Lehen Irakurgaia · Si 17, 1-15
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Jaunaren maitasuna betidanik betidaino bildur deutsoenentzat
Aita bere seme-alabez errukitu ohi dan lez,
bildur deutsoenentzat errukidun da Jauna.
Berak ezagutzen dau gure buztin-orea,
gogoan dau lur-hauts gareala. R/.
Gizakia! Bedarra lez haren egunak;
landako lorea lez loratzen da;
haizeak ikutu orduko galdua dala,
egoan tokian ez dau gehiago haren barririk. R/.
Jaunaren maitasuna, barriz, bildur deutsoenentzat
betidanik betidaino,
Haren zuzentasuna hareen seme-alaben haurrenganaino;
Haren ituna gordeten dabenentzako,
bete asmoz Haren aginduez oroitu diranentzako. R/.
Jainkoaren erreinua umetxo batek lez hartzen ez dauana, ez da han sartuko.
Aldi haretan, umeak eroan eutsoezan Jesusi, ikutu egizan; ikasleek, ostera, hasarre egiten eutseen. Hori ikustean, Jesus hasarratu egin zan eta esan eutsen: Itzi umeei Nigana etorten, ez galazo, holakoena da-eta Jainkoaren erreinua. Benetan dinotsuet: Jainkoaren erreinua umeak lez hartzen ez dauana ez da ezelan ere bertan sartuko.
Eta, besarkatuz, bedeinkatu egiten ebazan umeak, eskuak gainean ezarriz.