Espiritu Santuaren dohaia jentilen gainera ere jatsi zan.
Egun haretan, Pedro sartzera joiala, Korneliok bidera urten eutsan eta oinetara ahuspeztu. Baina Pedrok zutituazo eban, esanez: «Jagi zaitez, gizaki hutsa naz ni ere».
Orduan, honan berba egin eban Pedrok: «Orain jabetzen naz Jainkoak ez dauala bereizketarik egiten, begirunea deutsana eta beraren guraria beteten dauana, edozein herritakoa dala ere, onartzen dauala baino».
Oraindino Pedrok berbetan ziharduala, Espiritu Santua jatsi zan berbea entzuten ziharduen guztien gainera. Pedrogaz etorritako fededun juduak harriturik egozan Espiritu Santuaren dohaia jentilen gainera ere jasten zala ikustean. Izan ere, berbeta arrotzez hitz egiten eta Jainkoa handiesten entzuten eutseen.
Orduan, esan eban Pedrok: «Ukatu al daikie inork Bateoko ura guk lez Espiritu Santua hartu daben honeei?» Eta Jesu Kristoren izenean bateatu egiezala agindu eban. Ondoren, egun batzuetan bertan gelditzeko eskatu eutsoen Pedrori.
Salmoa · Sal 97, 1bcde. 2-3ab. 3cd-4 (R.: cf. 2)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Jainkoa maitasuna da.
Seme-alaba maiteok: Maitatu dagigun alkar, maitasuna Jainkoagandik datorrelako, eta maite dauan guztia Jainkoagandik jaioa da eta ezagutzen dau Jainkoa. Maite ez dauanak ez dau ezagutzen Jainkoa, Jainkoa maitasuna da-eta. Jainkoak deuskun maitasuna honetan agertu zan: Jainkoak bere Seme bakarra bialdu ebala lurrera, gu haren bidez bizi gaitezan. Honetan datza maitasuna: ez guk Jainkoa maite izatean, Harek gu maite izatean baino, eta bere Semea gure pekatuen parkamen-oparitzat bialdu izatean.
Ez dau inork maitasun handiagorik bere bizia adiskideen alde emoten dauanak baino.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Aitak Ni maite izan nauan lez, holantxe maite izan zaituet Nik ere zuek; iraun sendo nire maitasunean. Nire aginduak beteten badozuez, nire maitasunean iraungo dozue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maitasunean irauten dodan lez.
Hau esan deutsuet nire poza zeuekan izan dagizuen, eta zuen poza bete-betea izan daiten.
Hau da nire agindua: maitatu dagizuela alkar, Nik maite izan zaituedan lez. Ez dau inork maitasun handiagorik bere bizia adiskideen alde emoten dauanak baino.
Zuek nire adiskide izango zaree, Nik agindua beteten badozue. Aurrerantzean ez deutsuet morroi deituko, morroiak ez dau-eta jakiten nagusiak zer egiten dauan; zuei adiskide deitzen deutsuet, nire Aitak jakinazo deustan guztia adierazo deutsuet-eta.
Ez ninduzuen zuek aukeratu Ni, Neuk aukeratu zinduedazan zuek, eta eginkizun hau emon deutsuet: edonon frutu ugaria eta iraunkorra emon dagizuela; holan, Aitari nire izenean eskatuko deutsazuen guztia emongo deutsue.
Hauxe agintzen deutsuet: maitatu dagizuela alkar».