Sakabanatu ziranak alde guztietara joan ziran, Barri Ona iragarriz.
Esteban hil eben egun berean, erasoaldi latza sortu zan Jerusalemgo eleiz alkartearen kontra. Apostoluak ez beste guztiak Judean eta Samarian zehar sakabanatu ziran.
Gizon jainkozale batzuek Estebanen gorpuari lur emon eutsoen eta dolu handia egin eben haregaitik.
Saulok triskantza ikaragarria egiten ziharduan eleiz alkartean: etxeetan sartu, gizon-emakumeak atxilotu eta kartzelara eroaten zituan.
Sakabanatu ziranak alde guztietara joan ziran, Barri Ona iragarriz. Holan, Felipe Samaria urira jatsi eta Mesiasen barri emoten hasi zan. Jenteak, Felipek esaten ebana entzun eta egiten ebazan mirariak ikustean, gogo batez onartzen eban haren predikua; izan ere, deabrudun askorengandik urteten eben espiritu gaiztoak deadarka, eta elbarri eta herren asko osatzen ziran. Poz handia izan zan uri haretan.
Salmoa · Sal 65, 1b-3a. 4-5. 6-7a (R.: 1b)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Hau da nire Aitaren guraria: Semea ikusten dauanak betiko bizia izan dagiala.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: «Neu naz bizia emoten dauan ogia; Nigana datorrena ez da gose izango, eta Nigan sinesten dauana ez da behin ere egarri izango. Zuek, ostera, lehen ere esan deutsuedanez, ez dozue sinesten, ikusi nozuen arren. Aitak niri emoten deustazan guztiak Nigana etorriko dira, eta Nigana etorten danik ez dot kanpora botako, ez naz-eta zerutik jatsi neure guraria egitera, bialdu nauanaren guraria baino.
Eta hauxe da bialdu nauanaren guraria: Berak emon deustazan guztietatik, ez dagidala bat ere galdu, azken egunean biztu dagidazala baino. Hauxe da nire Aitaren guraria: Semea ikusi eta Haregan sinesten dauanak betiko bizia izan dagiala, eta Neuk biztuko dot azken egunean».