Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Pazko-aldiko II. Asteko Asteartea

Pazkoaldia Asteguna B zikloa
🔍 Bilatu

Sinestedun guztiak bat ziran bihotzez eta gogoz.

Sinestedun guztiak bat ziran bihotzez eta gogoz, eta inork ere ez eban esaten eukana berea ebanik. Guztia guztiena eben. Apostoluek aginpide handiz egiten eben Jesus Jaunaren biztueraren autormena, eta jenteak oso estimatuak zituan guztiak.

Ez zan behartsurik hareen artean. Izan ere, lurrik edo etxerik ebenek saldu egiten ebezan, eta salmentaren ordaina apostoluen esku jarten eben; eta bakoitzari behar ebana emoten jakon.

Halan egin eban Josek, apostoluek Bernabe —hau da, Adore-emoile— deitu ebenak; lebitarra zan eta jaiotzaz zipretarra. Solo bat eukan eta, saldurik, dirua ekarri eta apostoluen esku itzi eban.

R/ Errege da Jauna, jantzi da handikiro.

Errege da Jauna, jantzi da handikiro;

jantzi da Jauna, indarra dau gerriko. R/.

Lurbira Berak jarri dau sendo,

eta ez da kolokatuko.

Sendo dago betidanik zure aurkia,

Zu betidanik zara. R/.

Zure autormenak oso sinesgarri dira:

zure etxeari santutasuna dagokio, Jauna,

gizaldien gizaldietan. R/.

Ebanjelioa · Jn 3, 7b-15

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →