Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Larunbat Santua: Pazko Bijilia

Aste Santua Solemnitatea B zikloa
🔍 Bilatu

1. Irakurgaia · Has 1, 1. 26-31a

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

R/ Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea, eta barrituazo lur-azala.

Ene arima, goratu egizu Jauna!

Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!

Handi eta eder zagoz jantzia,

estalki dozu argia. R/.

Ezarri dozu lurra bere orpoetan,

ez da lokatuko mendeen mendeetan.

Itsasoz batu dozu soineko gisan,

urak mendi gainean kokatu ziran. R/.

Ibaiak sortu dituzu iturrietatik,

eta txirristaka doaz mendi artetik.

Zeruko hegaztiak bizi dira ur ondoetan,

emoten dabez euren txioak orri artean. R/.

Mendiak zeure egoitzatik ureztatzen dozuz,

lurra zeure eskuko emoiez asetzen dozu.

Sortzen dozu bedarra abereentzat,

landarea gizakiarentzat. R/.

Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,

zuhurtasunez eginak zeharo,

lurra zure sorkariz betea dago!

Ene arima, gorztu egizu Jauna! R/.

2. Irakurgaia · Has 22, 1-2. 9a. 10-13. 15-18

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

R/ Zaindu nagizu, Jauna, babes bila nator-eta Zugana.

V/.

Jauna, Zu zaitut neure ondarea, neure edontzia,

zeure esku dago nire zoria.

Begi aurrean dot Jauna eten barik;

ha eskuman dodala, ez naiteke dardaratu. R/.

V/.

Horregaitik, alai dot bihotza, pozik erraiak,

atsedenean nasai gorputza.

Ez dozu-eta nire bizia Herio-lezara jaurtiko,

ezta be zeure fededuna hilobian galtzen itziko. R/.

V/.

Bizirako bidea erakutsiko deustazu;

alaitasunez beteko nozu zeure aurrean,

zorionez betiko zeure ondoan. R/.

3. Irakurgaia · Ir 14, 15 — 15, 1a

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Kantua · Ir 15, 1b-2. 3-4. 5-6. 17-18 (R.: 1b)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Betiko onginahiaz maite zaitu Jaunak, zure Salbatzaileak.

Zure egileak bere emaztetzat hartuko zaitu:

haren izena Jaun ahalguztiduna;

Israelgo Jainko santua da zure askatzailea,

lur osoaren Jainko deritzo.

Emakume baztertu eta atsekabetuari lez

dei egiten deutsu Jaunak barriro,

gaztetako emazte zapuztuari lez

--dino zure Jainkoak--.

Apur baten baztertu zindudazan;

baina maitasun handiz neuganatuko zaitut barriro.

Hasarrealdi batean

unetxo baten gorde egin neutsun aurpegia;

baina betiko maitasunaz errukitu najatzu

--dino Jaunak, zure askatzaileak--.

Noeren egunetan lez izango da Niretzat:

zin egin neban orduan

uholdeak ez ebala aurrerantzean lurrik estalduko,

eta holantxe egiten dot zin orain

ez najatzula barriro hasarretuko,

ez deutsudala aurrerantzean mehatxurik egingo.

Mendiak euren lekutik aldendu

eta muinoek koloka eginik ere,

nire maitasuna ez da zugandik aldenduko,

nire bake-itunak ez dau kolokarik egingo

--honan dino maite zaituan Jaunak--.

Zorigaiztokoa zu, Jerusalem, ekaitzak astindua,

inork kontsolatu bakoa!

Malakitazko oinarri gainean eregiko zaitut,

zafirozko zimendu gainean ezarriko;

dorreak errubiz eta ateak esmeraldaz egingo deutsudaz,

harribitxiz harresi guztiak.

Zure seme-alabak Jaunaren ikasle izango dira

eta bake osoan biziko.

Justizian oinarrituko zara sendo.

Zapalkuntzatik urrun egongo zara

eta ez dozu ezeren bildurrik izango,

ikarea ez jatzu inoiz hurreratuko.

R/ Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako.

V/. Goratzen zaitut, Jauna, onik atara nozulako,

arerioei nire lepotik pozten itzi ez deutsezulako.

Jauna, Herio-lezatik atara nozu,

zulora jaisteko nengoala bizibarritu. R/.

Zatoze Nigana, eta bizkortuko zaree; betiko alkargoa egingo dot zuekin.

Honan berba egiten dau Jaunak:

«Egarri zareen guztiok, zatoze uretara,

etorri, dirurik ez dozuenok ere;

erosi garia eta jan ordaindu barik,

ardoa eta esnea hutsean.

Zergaitik eralgi dirua

goserik itziko zaitueen janaritan,

eta lansaria

aseko ez zaitueen gauzatan?

Entzun Niri arretaz, eta ondo jango dozue,

janari gozo mamitsuz elikatuko zaree.

Etorri Nigana eta egon adi,

entzuidazue eta biziko zaree.

Betiko ituna egingo dot zuekin,

Davidi eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz.

Herrientzako testigu jarri neban David,

nazinoen buruzagi eta agintari.

Ezagutzen ez zenduan herriari egingo deutsazu dei,

eta ezagutzen ez zinduzan herria

lasterka etorriko da zugana,

Jaunagaitik, zure Jainkoagaitik,

ospez jantzi zaituan Israelgo Santuagaitik.

Bilatu egizue Jauna, aurkitu daiteken bitartean;

dei egiozue, hurrean dagoan bitartean.

Itzi begi gaiztoak bere bidea,

gaizkileak bere asmo txarrak;

bihurtu bedi Jaunagana, errukiz hartuko dau-eta,

gure Jainkoagana,

guztiz parkabera da-eta.

Nire asmoak ez dira zuenak lakoak,

ezta zuen jokabidea ere nirea lakoa —dino Jaunak—.

Zelan zerua lurraren gainetik garai,

holan nire jokabidea zuen jokabidearen gainetik,

nire asmoak zuen asmoen gainetik.

Euria eta edurra zerutik jasten dira

eta ez dira barriro hara bihurtzen,

lurra ase, ernaldu eta ernamuindu barik,

ereiteko hazia eta jateko ogia emon dagizan;

halan izango da nire ahotik urtendako berbea ere:

ez da Nigana hutsik bihurtuko,

Nik nahi dodana egingo dau

eta beteko nik ezarritako helburua».

Atarako dozue ura pozik salbamenaren iturrietatik.

R/.

Atarako dozue ura pozik

salbamenaren iturrietatik.

V/.

Bai, Jainkoa dot salbatzaile!

Badot uste on eta ez naz bildur,

Jauna dot-eta indar eta kemen,

ha neure salbazino. R/.

V/.

Atarako dozue ura pozik

salbazinoaren iturrietatik.

«Eskerrak Jaunari, dei egin haren izenari,

iragarri haren egintzak herriei,

aldarrikatu zein bikaina dan haren izena. R/.

V/.

Kanta Jaunari, bikain jokatu dau-eta,

jakin begie honen barri mundu osoan.

Egin poz-irrintzi eta oihu, Siongo bizilagunok,

handikiro dihardu-eta zuen alde Israelgo Santuak». R/.

Zabiltz Jaunaren argiaren disdiran.

Entzun, Israel, bizira daroen aginduak,

entzun, zuhurtasuna ikasteko.

Zer dala- eta, Israel,

zer dala-eta zagoz arerioen lurraldean,

lurralde arrotzean zahartzen?

Zer dala-eta hilekin kutsaturik,

Herio-leizean dagozanen parekotzat emona?

Itzi egin dozu jakituriaren iturria!

Jainkoaren bideari jarraitu bazeuntso,

bakean biziko zinatekean betiko.

Ikasi non dagoan zuhurtasuna,

non indarra eta zentzun ona,

eta jakingo dozu era berean

non dagoan bizitza luzea eta benetako bizia,

non, gidatuko zaituen argia eta bakea.

Nork aurkitu dau jakituriaren bizilekua?

Nor heldu da haren altxorretaraino?

Dana dakian Jainkoak ezagutzen dau jakituria,

bere adimenaz aztertzen dau.

Harek eratu dau lurra betiko

eta lauoineko abereez bete;

argiari joateko agindu, eta joan egiten da,

deitu, eta harek esana egiten ikaraz.

Izarrek ere disdira egiten dabe

euren zaintza-postuetan, pozez beterik;

deitzen deutse, eta «Hemen gaituzu» erantzuten deutsoe,

eta pozik disdiratzen euren Egilearentzat.

Bera da gure Jainkoa,

ez da beste inor ha lakorik.

Berak aurkitu ditu jakintzaren bide guztiak,

eta bere zerbitzari Jakobi erakutsi deutsaz,

hain maite dauan Israel herriari.

Gero, munduan agertu zan jakituria

eta gizakien artean bizi izan zan.

Jainkoaren aginduen liburua da jakituria,

betiko irauten dauan legea;

ha gordeten dabenak bizira doaz,

bazterrera izten dabenak heriotzara.

Onartu barriro jakituria, Jakoben herri,

zabiltz haren argiaren disdiran.

Ez itzi besteri zure aintzarik,

ezta jente arrotzari ere zure duintasunik.

Zorionekoak gu, Israel,

Jainkoari zer jakon atsegin dakigunok.

R/ Zeuk daukazuz, Jauna, betiko bizia daben hitzak.

V/.

Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen dau;

Jaunaren mandamentua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau. R/.

V/.

Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren pozgarri;

Jaunaren agindua distiratsu, begien argigarri. R/.

V/.

Jaunaganako begirunea garbi, iraunkor betiko,

Jaunaren erabagiak egiazko, dan-danak bidezko.R/.

V/.

Urrea, urre araztua baino desiragarriago,

eztia, ezti barria baino gozoago. R/.

7. Irakurgaia · Ez 36, 16-17a. 18-28

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Salmoa · Sal 41, 3. 5cdef; 42, 3. 4 (R.: Sal 41, 2)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Salmoa · Sal 117, 1-2. 16-17. 22-23

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Epistola · Erm 6, 3-11

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Ebanjelioa · Mk 16, 1-7

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →