Lehen Irakurgaia · 2 Sm 7, 4-5a. 12-14a. 16
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti.
Jauna, zure maitasun-egintzak kantatuko ditut beti,
zure leialtasuna iragarriko gizaldiz gizaldi.
Bai, autortzen dot:
«Betiko eregita dago zeruan zure maitasuna,
sendo ezarrita zure leialtasuna».
Ituna egin dot neure hautatuagaz,
David neure morroiari zin eginez:
«Sendo ezarriko dot betiko zure errege-jatorria,
Gizaldiz gizaldi eregiko zure errege-aurkia».
Harek dei egingo deust: Zu nire aita,
nire Jainko, nire harkaitz salbatzailea.
Beti gordeko deutsat neure maitasuna,
sendo eutsiko Haregaz dodan itunari.
Itxaropenean oinarriturik, sinestu egin eban itxaropen guztien kontra.
Senideok: Euren oinordekotza mundua izango ebela agindu eutsen Jainkoak Abrahami eta ondorengoei. Agintzari hau, ostera, ez egokion Legea beteteari, sinesmenak dauan salbamen-indarrari baino. Beraz, agintzaria, dohai hutsa izanik, fedeari jagoko; holan, Abrahamen ondorengo guztientzat balio dau, Legearen arabera ondorengo diranentzat ez ezik, baita Abrahamen sinesmenaren arabera diranentzat ere. Bera aita dogu guztiok, Liburu Santuak dinoen lez: «Herri askoren aita egin zaitut». Abraham aita dogu, beraz, Jainkoaren aurrean, harek sinestu egin eban-eta hildakoak biziazoten eta izaterik ez dabenak izatera deitzen dituan Jainkoagan.
Abrahamek sinestu egin eban, ezelako itxaropiderik ez egoanean itxaropenari eutsiz; holan, herri askoren aita egin zan, Jainkoak esan eutsanaren arabera: «Horrenbeste izango dira zure ondorengoak». Horrexegaitik, hain zuzen, zintzotzat hartu eban Jainkoak.
Horra zelako atsekabez ibili garan aita eta biok zure bila!
Jesusen gurasoak Jerusalemera joaten ziran urtero erromes Pazko-jaietan. Jesusek hamabi urte bete zituanean, Jerusalemera igon eben jaietara, ohitura zan lez. Jaiegunak amaiturik gurasoak etxerantz abiatu ziranean, Jesus umea Jerusalemen gelditu zan, hareek jakin barik. Erromeskideen artean etorrelakoan, egun bateko bidea egin ondoren, haren bila hasi ziran taldeko ahaide eta ezagunen artean. Eta aurkitzen ez ebela, Jerusalemera bihurtu ziran haren bila.
Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu eben, irakasleen artean jesarrita, hareei entzuten eta itaunka. Entzuten eutsoen guztiak aho zabalik egozan erantzunetan azaltzen eban argitasunagaitik. Gurasoak, ikusi ebenean, harriturik gelditu ziran, eta amak esan eutsan: «Seme, baina zergaitik egin deuskuzu hori? Horra zelako atsekabez ibili garan aita eta biok zure bila!» Harek erantzun eutsen: «Zergaitik ibili zaree nire bila? Ez al zenkien Nik neure Aitaren etxean egon behar dodala?» Hareek, ostera, ez eben ulertu zer esan gura eutsen.
Jesus Nazaretera jaitsi zan hareekin, eta hareen menpean bizi zan.