Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Garizumako I. Asteko Larunbata

Garizuma Asteguna B zikloa
🔍 Bilatu

Jaunari zeure Jainkoari sagaraturiko herri izango zara.

Moisesek honan berba egin eutsan herriari: «Lege eta erabagi honeek beteteko agintzen deutsu gaur Jaunak, zeure Jainkoak; gorde eta bete egizuz bihotz-bihotzez eta gogo osoz.

Onartu egin dozu gaur Jaunak agindu deutsuna, hau da, Bera izango dozula zeure Jainkoa, bere bideetan ibiliko zarala, bere lege, agindu eta erabagiak beteko dozuzala eta bere berbea entzungo.

Eta Jaunak ere onartu egin dau gaur zuk agindua, hau da, bere herri izango zarala, bere jabego berezia, Berak berbea emon eban lez, eta bere agindu guztiak beteko dozuzala. Eta Berak egindako herri guztiei baino aintza, ospe eta ohore handiagoa emongo deutsula, eta Jaunari zeure Jainkoari sagaraturiko herri izango zarala, Berak berbea emon eban lez».

R/ Dohatsu Jaunaren legean dabilzanak.

Dohatsu zintzo bizi diranak,

Jaunaren legean dabilzanak.

Doatsu Harek agindutakoa egiten dabenak,

Ha bihotz bihotzez bilatzen dabenak. R/.

Zeuk emon dozuz arauak,

arduraz gordetekoak.

Nire bideak izan beitez sendo,

Zeuk ezarriak beteteko. R/.

Ospatuko zaitut bihotzaren zuzentasunean,

zure bidezko erabagiak ikasten ditudanean.

Zeuk ezarriak ditut beteko,

ez nagizu itzi behin betiko. R/.

Maitatu egizuez zeuen arerioak.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: “Entzun dozue antzinakoei agindutakoa: "Maitatu egizu zeure lagun hurkoa eta gorrotatu zeure arerioa". Nik, ostera, hau dinotsuet: Maitatu egizuez zeuen arerioak eta egin otoitz erasoten deutsuenen alde zeruetan dagoan zeuen Aitaren seme eta alaba izan zaitezen, Harek gaiztoentzat eta zintzoentzat ataraten dau-eta eguzkia eta zuzenentzat eta zuzenbakoentzat egiten euria.

Izan ere, maite zaituenak bakarrik maite badozuez, zer sari zor jatzue? Zergalariek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badozuez, zer egiten dozue berezirik? Jentilek ere ez al dabe beste horrenbeste egiten? Izan zaiteze, beraz, guztiz onak, zeruetako zuen Aita guztiz ona dan lez”.