Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko IV. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Paulo Miki eta lagunak martiriak (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Artzain handia hilen artetik atara dauan bakearen Jainkoak, gai egin zagiezala on guztirako.

Senideok: Jesusen bitartez eskeini deiogun Jainkoari oparitzat etenbako gorespena, geure ezpanez beraren izena autortuz. Ez ahaztu on egitea eta alkarri laguntzea, holako opariak ditu-eta Jainkoak atsegin.

Egizue zeuen gidarien esana eta izan horreen menpeko, zuetaz arduratzen dira eta zuen kontua emon beharko deutsoe-eta Jainkoari; holan, pozik beteko dabe euren egitekoa eta ez marmarka; hau zeuen kalterako izango litzateke.

Bakea emoten dauan Jainkoak biztu eban hilen artetik Jesu Kristo gure Jauna, ardien artzain handia, betiko ituna ezarteko bere odola isuri ebana. Bakearen Jainkoak egin zagiezala gai egite on guztien bidez haren nahia beteteko; Jainkoak burutu dagiala gugan Berari atsegin jakona Jesu Kristoren bidez. Aintza Beroni gizaldi eta gizaldietan. Amen.

R/ Jaunaren etxean naz biziko luzaroen luzaro.

V/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean;

larre gurietan etzunarazoten nau,

ur-bazter nasaira eroaten

eta indarrak deustaz barritzen;

bide segurutik naroa,

bere izenari ohore eginez. R/.

Artzainik bako ardiak lez egozan.

Aldi haretan, apostoluek, barriro Jesusegana batu ziranean, egin eta irakatsi eben guztiaren barri emon eutsoen. Jesusek esan eutsen: «Zatoze zuek bakarrik leku bazter batera, eta hartu atseden apur bat». Asko ziran-eta joan-etorri ebilzanak, eta ez eben jateko ere astirik.

Orduan, bazter batera joan ziran eurak bakarrik, txalupaz. Baina jente askok ikusi ebazan alde egiten, eta nora joiazan igarri ere bai, eta herri guztietatik leku haretara jo eben oinez lasterka, hareei aurrea hartuz.

Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban. Errukitu egin jaken, artzain bako ardiak lez ebilzalako, eta luzaro irakasten hasi jaken.