Eskatzen deutsagun guztia entzuten deusku.
Seme-alaba maiteok: Hau da Jainkoagan dogun uste ona: haren gurariaren araberako zeredozer eskatzen badogu, entzuten deuskula. Eta, eskatzen deutsagun guztia entzuten deuskula jakinik, badakigu eskatu deutsaguna lortu dogula ere.
Norbaitek ikusten badau bere senideak heriotzara ez daroan pekatua egin dauala, egin begi otoitz, eta Jainkoak bizia emongo deutso. Heriotzara ez daroan pekatua egin dabenei buruz dinot hau; izan ere, bada heriotzara daroan pekaturik, eta ez dot esaten horren alde otoitz egiteko. Bidebakokeria guztiak pekatu dira; baina bada heriotzara ez daroan pekaturik.
Badakigu Jainkoagandik jaio danak ez dauala pekaturik egiten, Jainkoaren Semeak zaintzen dau-eta, eta Gaiztoak ez dau ikutu ere egiten. Badakigu Jainkoarenak garala eta mundu guztia Gaiztoaren menpean dagoala. Badakigu Jainkoaren Semea etorri dala, eta adimena emon deuskula, egiazko Jainkoa ezagutzeko. Gu egiazko Jainkoagan gagoz, haren Seme Jesu Kristogan gagozala. Hau da egiazko Jainkoa eta betiko bizia. Ene seme-alabok, kontuz sasijainkoekin!
R/ Maite dau Jaunak bere herria.
Kanta Jaunari kantu barria,
kanta haren gorapena fededunen batzarrean.
Poztu bedi Israel bere Egileaz,
alaitu siondarrak euren Erregeaz. R/.
Goratu begie haren izena dantza eginez,
jo begire Harentzat danbolina eta zitara.
Maite dau-eta Jaunak bere herria,
garaipenez jantziko ditu umilak. R/.
Alaitu bediz fededunak Jainko ospetsuaz,
egin begie pozez oihu euren etzalekuetan.
Bego Jainkoaren gorapena hareen eztarrian.
Ohorea da haren fededun guztientzat. R/.
R/. Aleluia. V/. Profeta handia sortu da gure artean, eta Jainkoa bere herria salbatzera etorri da. R/.
Galileako Kanan egin eban Jesusek bere lehen-ezaugarri hau.
A LDI haretan, ezteguak izan ziran Galileako Kanan, eta bertan
zan Jesusen ama. Jesus eta beronen ikasleak be ezteguetara
konbidatu zituen. Ardaoa amaitu egin zan, eta amak esan eutson
Jesusi: «Ez daukie ardaorik». Jesusek erantzun eutson: «Itzi nagizu bakean,
emakume. Nire ordua ez da oraindino etorri». Jesusen amak esan eutsen
morroiei: «Egizue esango deutsuena».
Harrizko sei ontzi egozan han, judeguek euren garbikuntzetarako erabiltzen
ebezanak, bakotxa ehun bat litrokoa. Jesusek esan eutsen morroiei: «Bete
ontziak urez». Eta hareek bete-bete egin zituen. Jesusek barriro: «Atara
orain, eta eroan mahaizainari». Eta hareek eroan egin eutsoen.
Dastatu eban mahaizainak ura ardao bihurtua, nongoa zan jakin barik
(morroiek, bai, baekien, ze, eurek atara eben ura); orduan, ezkonbarriari
deitu eta esan eutson: «Ardao ona hasieran ataratzen dabe guztiek eta, jentea
edanda dagoanean, txarragoa. Zuk, barriz, orain arte gorde dozu ardao ona».
Galileako Kanan egin eban Jesusek bere lehen-ezaugarri hau; holan,
bere aintza azaldu eban, eta sinistu egin eben harengan ikasleek.
Jaunak esana.