Lehen Irakurgaia · 1 Jn 3, 7-10
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Salmoa · Sal 97, 1bcde. 7-8. 9 (R.: 3cd)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Mesias aurkitu dogu.
Aldi haretan, han egoan Joan Bateatzailea bere ikasle bigaz. Jesus handik igaroten ikusirik, esan eutsen: «Horra hor Jainkoaren Bildotsa». Ikasle biek, hori entzunik, Jesusi jarraitu eutsoen. Bihurtu zan Jesus eta, jarraitzen eutsoela ikusirik, esan eutsen: «Zeren bila zabilze?» Hareek erantzun: «Rabbi, non bizi zara?» (Rabbik Maisu esan gura dau). Jesusek esan eutsen: «Zatoze eta ikusiko dozue». Joan ziran, ikusi eben non bizi zan, eta Beragaz gelditu ziran egun haretan. Arratsaldeko laurak inguru ziran.
Joani entzun eta Jesusi jarraitu eutsoen bietako bat Andres zan, Simon Pedroren anaia. Andresek bere anaia Simonegaz egin eban topo lehenengo, eta esan eutsan: «Mesias aurkitu dogu». (Mesiasek Kristo hau da, Igurtzia esan gura dau). Eta Jesusegana eroan eban. Jesusek, begira-begira jarriz, esan eutsan: «Simon zara zu, Joanen semea; aurrerantzean "Kefas" izango da zure izena» (Kefasek Pedro hau da, Harkaitza esan gura dau).