Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Eguberri Ondorengo II Igandea

Eguberrialdia Igandea B zikloa
🔍 Bilatu

Lehen Irakurgaia · Si 24, 1-2. 8-12

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

R/ Hitza haragi egin zan, eta gure artean jarri eban bizilekua.

edota Aleluia

Jerusalem, ospatu egizu Jauna;

Sion, goratu egizu zure Jainkoa.

Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta,

zure seme-alabak zure barruan bedeinkatu ditu. R/.

Zure mugetan bakea ezarri dau-eta,

Gari-maminez asetu zaitu.

Bialtzen dau lurrera bere berbea,

eta haren berbea bizkor eta arin doa. R/.

Iragarri deutso bere berbea Jakobi,

bere erabagi eta aginduak Israeli.

Ez deutso egin holakorik beste herriri,

bere aginduak ez deutsoz agertu besteri. R/.

Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko, Jesu Kristoren bidez.

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,

Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,

Espirituaren era guztietako bedeinkapenez

zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.

Beragan aukeratu ginduzan,

mundua sortu baino lehen,

haren aurrean, maitasunez,

santu eta errubako izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,

Jesu Kristoren bidez,

bere nahiaren onberatasunez,

bere Seme maiteagan

hain ugari emon deuskun graziaren aintzak

Bera goralpenez bete dagian.

Jesus Jaunagan dozuen sinestearen eta fededun guztienganako dozuen maitasunaren barri jakinik, eten barik dihardut zuekaitik eskerrak emoten, neure otoitzetan zuek gogoan izanez. Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera deitu eutsuen, zeinen aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestauta daukon aintza.

Ebanjelioa · Jn 1, 1-5. 9-14

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →