Horra, zerua zabalik ikusten dot.
E
GUN hareetan, Estebanek, graziaz eta indarrez beterik, mirari eta
ezaugarri handiak egiten ebazan herrian.
Haretan, zirenear eta alexandriarrez osotuta egoan eta «Askatuena»
eritxon sinagogako batzuk, ziliziar eta asiar batzuekin batera, eztabaidan
hasi ziran Estebanegaz. Baina ezin izan eutsoen aurre egin Espirituak
berbetako emoten eutson jakituriari.
R/ Zure eskuetan izten dot, Jauna, neure bizia.
V/.
Izan zakidaz harri babesle,
gaztelu salbatzaile.
Zeu zaitut-eta neure hatx eta gaztelu,
zeure izenaren ohorez eroan nagizu eta gidatu. R/.
V/.
Zure eskuetan izten dot neure bizia;
askatu nagizu, Jauna, Jainko leiala.
Poztu eta alaituko naz zure maitasunagaitik,
erreparatu deutsazu-eta nire atsekabeari,
arduratu zara nitaz larrialdian. R/.
V/.
Libratu nagizu arerio eta pertsegitzaileen eskutik.
Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,
salbatu nagizu zeure maitasunaz. R/.
R/. Aleluia. V/. Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Jainko da Jauna, berak egiten deusku argi. R/.
Ez dozue zuek berba egingo, zuen Aitaren Espirituak berba egingo dau zuen bidez.
LDI haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Kontuz jentearekin!
Auzitegietara eroango zaituee eta sinagogetan zigortuko;
agintarien eta erregeen aurrera eroango zaituee Nigaitik,
autormen egin dagizuen hareen eta jentilen aurrean. Eroaten zaitueenean,
ez egon zer eta zelan esango dozuen arduratan: une haretan bertan iragarriko
deutsue Jainkoak zer esan; ez dozue zeuok berba egingo, zuen Aitaren
Espirituak berba egingo dau zuen bidez.
Anaiak anaia emongo dau heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak
gurasoen aurka jagiko dira eta hil egingo ditue. Mundu guztiak gorroto
izango deutsue Nigaitik; baina azkeneraino irauten dauana, horixe izango
da salbatua.
Jaunak esana.