Lehen Irakurgaia · Ep 13, 2-7. 24-25a
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Ahoa betea neban zure gorespenaz, egun osoan zure ederpenaz.
Izan zakidaz gorde harkaitz,
gaztelu sendo ni salbatzeko,
nire harkaitz eta gaztelu Zu zaitut-eta.
Ene Jainko, askatu nagizu gaiztoaren eskutik,
bihurrien eta zapaltzaileen ukabiletik. R/.
Zu zaitut-eta, Jauna, nire uste ona,
Zu, Jauna, gazte nintzanetik nire itxaropena.
Zugan errotu naz amaren sabeletik,
amaren erraietatik laguntzaile zindudazan. R/.
Adierazoko dot Jaunaren lan bikaina,
oroitarazoko zurea bakarrik dan garaipena.
Zuk deustazu, Jauna, gazte nintzanetik irakatsi,
orain arte ditut zure mirariak iragarri. R/.
Gabriel aingeruak Joan Bateatzailearen jaiotza iragarten dau.
Judeako errege Herodesen egunetan, bazan Zakarias izeneko abade bat, Abiaren abade-arlokoa; haren emaztea Aaronen ondorengoa zan eta Elisabet eban izena. Biak zintzoak ziran Jainkoaren aurrean eta Jaunaren agindu eta lege guztiak huts egin barik betez bizi ziran. Ez eben umerik, agorra zan-eta Elisabet eta biak urteetan aurreratuak.
Behin batean, Zakariasek bere arlokoekin Jainkoaren aurrean abade-zerbitzua egiten ziharduala, Jaunaren santutegian sartzea egokitu jakon, abadeen ohituren arabera, intsentsua eskeintzera. Intsentsua eskeintzen ziharduala, herri osoa otoitzean egoan atarian. Haretan, Jaunaren aingerua agertu jakon Zakariasi, intsentsu-altarearen eskumaldean zutunik. Ha ikustean, izutu egin zan Zakarias eta bildurrak hartu eban.
Aingeruak, ostera, esan eutsan: *Ez izan bildurrik, Zakarias, entzun dau-eta Jainkoak zure eskaria. Zure emazte Elisabetek semea emongo deutsu, eta zuk "Joan" ezarriko deutsazu izena. Poz handia izango da zuretzat, eta haren jaiotzeak jente asko poztuko dau, handia izango da-eta Jaunaren aurrean; ez dau edango ardorik, ez edari bixigarririk, Espiritu Santuaz beteko da amaren sabelean bertan; israeldar asko bihurtuko dau Jaunagana, bere Jainkoagana; Jaunaren aurretik etorriko da, Eliasen espirituaz eta indarraz, gurasoak seme-alabekin adiskidetzeko, bihurriei zintzoen sena emoteko eta Jaunarentzat herri egokia prestatzeko+.
Zakariasek esan eutsan aingeruari: *Zelan jakin daiket hori jazoko dala? Ni zaharra nazalako, eta nire emaztea ere urteetan aurreratua+.
Aingeruak erantzun eutsan: *Ni Gabriel naz, Jainkoaren aurrean zerbitzari nagoana; Berak bialdu nau zuri berba egitera, barri on hau emoteko. Baina begira, mutu geldituko zara, berbarik egin ezinik, honeek jazo artean, ez dozuz-eta sinestu nire berbak, bere sasoian bete behar dabenak+.
Bitartean, herria Zakariasen zain egoan harrituta, santutegian hainbeste luzatzen ebalako. Urten ebanean, ezin eutsen berbarik egin, eta ohartu ziran ikuskariren bat izan ebala santutegian. Berak keinuka egiten eutsen, mutu jarraitzen eban-eta.
Tenpluko bere zerbitzu-egunak amaituta, etxera joan zan. Egun batzuen buruan, haren emazte Elisabet umedun gelditu zan; bost hilabetez etxetik urten barik egon zan, eta berekautan inoan: *Hara zer egin dauan Jaunak nire alde, jentearen aurrean neban lotsea kendu gura izan dauanean+.