Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Abenduko II. Asteko Larunbata

Abendualdia Asteguna B zikloa
Guadalupeko Andre Maria (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Barriro etorriko da Elias.

Sua lez agertu zan Elias profetea,

haren berbeak zuziak lez erreten eban.

Gosetea ekarri eban israeldarren gainera,

gitxitu egin zituan bere jainkozaletasun gartsuaz.

Jaunaren aginduz euria galerazo eban,

eta hiru aldiz jaitsiazo zerutik sua.

Bai ospetsua izan zinala, Elias, zeure mirariakaitik!

Nor harrotu, zu adinakoa dalakoan?

Suzko zurrunbiloan eroan zinduezan zerurantz,

suzko zaldiek zeroiazan gurdian.

Idatzirik dago, egunen batean etortekoa zarala,

Jaunaren sumina baretzera, lehertu baino lehen,

gurasoak eta seme-alabak adiskidetzera,

eta Jakoben leinuak barriztatzera.

Zorionekoak zu ikusi zinduezanak

eta maitasunean lokarturik dagozanak!

R/ Jainko, berbiztu gagizuz; salbatu gaitezan, zure begia leun agertu egizu.

Israelgo Artzain, entzun eiguzu,

Kerubin gainean jesarri ohi zara-eta,

Zeure indarrari eragiozu,

zatoz eta salbatu gagizuz. R/.

Bihurtu zakiguz, gudari taldeen Jainko,

begiratu zerutik, ikusi, mahatsondo honi agertu zakioz:

Zeure eskuaz landatu dozun aldaxka honi,

Zeuk indartu dozun landareari. R/.

Emoiozu eskua aukeratu dozun gizonari,

Zeuk indartu dozun gizasemeari.

Ez gara Zugandik urrunduko,

Emoiguzu bizia eta zure izenari deutsagu deituko. R/.

Elias etorri da eta ez dabe ezagutu.

Menditik jaistean, itaundu eutsoen ikasleek Jesusi: *Zelan dinoe lege-maisuek, lehenengo Eliasek etorri behar dauala? Jesusek erantzun eutsen: *Bai, Eliasek etorri behar eban eta gauza guztiak erabarritu. Baina hara Nik dinotsuedana: Elias etorri da, eta ez dabe aintzat hartu, eta nahi izan daben guztia egin deutsoe. Era berean, Gizonaren Semeak ere oinazeak jasango ditu horreekandik+. Orduan konturatu ziran Joan Bateatzaileaz berba egin eutsela.