Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zehar XXXII Igandea

Urtean Zehar Igandea A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Nekerik barik aurkitzen dabe jakituria haren bila dabiltzanek.

ARGITSUA da jakituria, amatatu ezina haren distira;

nekerik barik ikusten dabe maite dabenek,

baita aurkitzen be haren bila dabiltzanek.

Gogo biziz gura dabenei, aurrea hartzen deutse

eta bere burua ezagutzera emoten.

Haren bila goiz-goizetik doanak ez dau nekerik izango,

ate ondoan aurkituko dau-eta jesarrita.

Haretaz gogoeta egitea da zuhurtasunik handiena;

harengaitik gaua iratzarrik emoten dauana

laster izango da kezkarik barik,

izan be jakituria bera ibiltzen da-eta hara eta hona

beraren duin diranen bila;

onginahiz agertzen jake bideetan

eta euren gogoeta bakotxean aurkezten.

Jaunak esana.

R/ Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa

Jainko, Zu ene Jainko,

goizetik nabilkizu bila,

zure egarriz dot barrua, zure gogo biziz ni nazan guztia,

lur idor, agor, ur bakoa lez. R/.

Holan egon gura dot santutegian Zuri begira,

zure indarra eta ospea ikusiz.

Bizia baino ederragoa da-eta zure maitasuna,

nire ezpanek goratuko zaitue. R/.

Holan gura zaitut bedeinkatu neure bizitzan,

eskuak jaso zure izenean.

Jakirik gozoenez lez aseko naz,

eta nire ezpanek poz-oihuz goratuko zaitue.R/.

Gauez ohean Zu zaitut gogoan,

Zuri otoitzean igaroten ditut orduak,

Zeu izan zaitut-eta laguntzaile;

pozez egingo dot oihu zure egoen kerizpean. R/.

Jesusegaz bat eginik hil diranak Jainkoak beragaz hartuko ditu.

S

ENIDEOK: Ez dogu nahi hildakoen zoriaz zuek ezjakinean egoterik,

atsekabetu ez zaitezen, itxaropenik ez dabenen antzera. Jesus hil eta

biztu zala benetan sinisten badogu, era berean, Jesusegaz bat eginik hil

diranak be Jainkoak beragaz hartuko ditu.

Jaunak esana.

Badator senargaia, urten egiozue bidera.

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz, euren kriseiluak eskuetan hartu eta senar ezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazoten da. Neskatiletako bost zentzunbakoak ziran eta bost zentzundunak. Kriseiluak hartzean, zentzunbakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kriseiluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguratu egin ziran danak eta loak hartu ebazan.

Gauerdian oihu bat entzun zan: "Badator senargaia; urten egiozue bidera!" Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kriseiluak prestau ebezan. Orduan, zentzunbakoek esan eutseen zentzundunei: "Emoiguzue orio apur bat, kriseiluak amatetan joakuz-eta". Zentzundunek erantzun eutseen: "Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi".

Baina, erostera joan zirala, senarra heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan.

Heldu ziran, azkenik, beste neskatilak ere eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nortzuk zareen”.

Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».