Baztertu egizue legamin zaharra, opari eskeinia izan da-eta Kristo, gure pazko-bildotsa.
Senideok: Bazter guztietan ezaguna da zuen artean lizunkeria arazo bat dagoala, eta ez edozelangoa, jentilen artean ere jazoten ez dan lakoa baino: zuetako batek bere amaordekoa ei dau emazte. Eta zuek, negar egin beharrean, harro zabilze, eta ez dozue bota zeuen artetik holan jokatzen dauana. Bada Nik, gorputzez urrun baina espirituz hor nagoan honek, erabagi dot dagoaneko hori egin dauanarentzat epaia, hor banintz lez: Jesus gure Jaunaren izenean batuko zaree eta han izango naz ni ere espirituz eta, Jesus gure Jaunaren ahalmenez, Satanasen esku itziko dozue hori; ea holan, beraren pekatuzko izaerea hondaturik, Jaunaren egunean salbatzen dan.
Ez dozue batere arrazoirik harrotzeko .Ez al dakizue legamin apur batek ore guztia harrotzen dauala? Baztertu egizue legamin zaharra eta izan ore barri, legamin bako pazko-ogiak lez; izan ere, horixe zaree, Kristo, gure Pazko Bildotsa opari eskeinia izan dan ezkero. Ospatu dagigun, beraz, Pazko-jaia, ez legamin zaharragaz, pekatu eta gaiztakeriazko legaminagaz, legamin bako pazko-ogiekin baino, hau da, bihotz-garbitasunaz eta egiaz.
R/ Gidatu nagizu, Jauna, zeure zuzentasunaren bidetik.
V/.
Ez zara Zu gaiztakeria gogoko dauan Jainkoa,
ez deutsazu Zuk gaiztoari harrerarik egiten,
harroek ezin iraun dabe zure begien aurrean. R/.
Begira egokozan zapatuz osatuko ete eban.
Beste zapatu batez, Jesus sinagogan sartu eta irakasten hasi zan. Bazan han eskumako besoa elbarri eban gizon bat.
Lege-maisu eta fariseuak zelatan egokozan, zapatuz osatzen ete eban, zertan salatu izateko. Jesusek, hareen gogoetak igarririk, beso-elbarriari esan eutsan: «Jagi eta zatoz hona erdira». Ha jagi eta zutunik gelditu zan.
Jesusek esan eutsen, orduan: «Itaun bat: zapatuz zer da zilegi, ona egitea ala txarra egitea, bizia salbatzea ala hondatzea?».
Eta, inguruko guztiei begira, esan eutsan gizonari: «Luzatu beso hori». Harek luzatu eban eta osatu egin jakon.
Lege-maisu eta fariseuek euren onetik urten eben eta Jesusi zer egingo ziharduen euren artean.