Urtean Zeharreko XXI. Asteko Larunbata
Munduko argalak aukeratu ditu Jainkoak.
Senideok: Begira zeintzuk zareen Jainkoak deituak: zuen artean ez dira asko munduak jakintsutzat hartzen dituenetakoak, ezta ahaltsu nahiz handikietakoak ere. Bestetara, munduak zorotzat dauana aukeratu dau Jainkoak, jakintsuak lotsatuazoteko, eta munduak argaltzat dauana, indartsuak lotsatuazoteko; munduak baliobakotzat eta mesprezagarritzat dauana aukeratu dau Jainkoak, munduaren begietan ezer ez dana, zeredozer dirala uste dabenak ezerezteko; holan, ez dau inork Jainkoaren aurrean harrotzerik.
Berari zor deutsazue izatea Kristo Jesusegan, Berau egin dau-eta Jainkoak guretzat jakituria, Berorren bidez askatu gaitu, salbau eta santu egin. Holan beteten da Liburu Santuak dinoana: «Harrotu nahi dauana, harrotu bedi Jaunagan».
R/ Bai dohatsu, Jaunak bere oinorde hautatu dauan herria.
Zorionekoa, Jauna Jainko dauan nazinoa,
Harek bere ondaretzat aukeratu dauan herria.
Jaunak zerutik begiratzen dau,
ikusten ditu gizaki guztiak. R/.
Jauna arduratzen da begirunea deutsoenez,
haren maitasunean itxaroten dabenez,
hareek heriotzatik libratzeko
eta gosetean bizirik eusteko. R/.
Guk Jaunagan dogu esperantzea,
Bera dogu laguntzaile eta babesle.
Haregan pozten da gure bihotza,
haren izen santuan dogu konfiantzea. R/.
Hau gura dot: emoidazu oraintxe bertan Joan Bateatzailearen burua plater batean.
Aldi haretan, Herodesek Joan harrapau eta kartzelan lotu eban, Herodias zala-eta. Herodesen anaia Feliperen emaztea zan Herodias, baina Herodesek bere emaztetzat hartu eban, eta Joanek esaten eutsan: «Ez jatzu zilegi zeure anaiaren emaztea eukitea».
Horregaitik, gorroto eban Herodiasek Joan eta hil egin gura eban, baina ezin, Herodesek begirunea eutsan-eta Joani; gizon zuzen eta santutzat eukan, eta babestu egiten eban. Joanen hitzek kezkarik sortzen baeutsoen ere, gogoz entzuten eutsan.
Etorri jakon, ostera, Herodiasi aukerako eguna: Herodesek, bere urtebetetean, afaria emon eutsen agintari, gudalburu eta Galileako handikiei. Sartu zan jantokian Herodiasen alabea eta dantzan egin eban, eta atsegin izan jaken Herodesi eta mahaikideei. Orduan, erregeak esan eutsan neskatileari: «Eskatu gura dozuna, eta emongo deutsut». Eta zin eginez agindu eutsan: «Eskatu ahala guztia emongo deutsut, nire erreinuaren erdia bada ere». Urten eban neskatileak eta bere amari itaundu eutsan: «Zer eskatuko deutsat?» Amak erantzun: «Joan Bateatzailearen burua».
Bihurtu zan arin-arin erregeagana eta eskaria egin eutsan: «Emoidazu oraintxe bertan Joan Bateatzailearen burua platerean». Goibel jarri zan erregea, baina mahaikideen aurrean egindako zinagaitik, ez eutsan ukatu gura izan. Berehala, bere goardiako bat bialdu eban, Joanen burua ekarteko aginduz. Joan zan ha kartzelara eta samea ebagi eutsan, eta platerean ekarri eban burua; neskatileari emon eutsan, eta neskatileak amari.
Joanen ikasleak, hori jakitean, haren gorpua jasotera etorri eta hilobian ezarri eben.
Esan hareei Nik aginduko deutsudan guztia. Ez izan hareen bildur.
E
GUN hareetan, honan berba egin eustan Jaunak:
«Zu egon prest
Nik aginduko deutsudan guztia hareei adierazotera joateko.
Ez izan hareen bildur;
bestela, zeuri sartuko deutsut Nik hareenganako bildurra.
Gotorleku egiten zaitut gaur,
burdinazko zutabe eta brontzezko hesi,
herrialde guztiaren aurka.
Burruka egingo deutsue, baina ez zaitue menperatuko;
zeugaz izango nozu-eta, halan dino Jaunak, zu libratzeko».
Jaunak esana.
R/ Nire ahoak iragarriko dau, Jauna, zure salbamena.
Zugan babesten naz, Jauna,
ez naitela behin ere lotsagarri geratu.
Libratu nagizu eta atara onik, zuzena zara-eta,
makurtu nigana belarria eta salbatu nagizu. R/.
Izan zakidaz harkaitz babesle,
nora jo izan dagidan beti;
ni salbatzea erabagi dozu,
Zu zaitut-eta neure haitz eta gaztelu.
Ene Jainko, askatu nagizu gaiztoaren eskutik,
bidebako eta gogorzalearen ukabiletik. R/.
Zu zaitut-eta, Jauna, neure itxaropen,
Zu, ene Jauna, neure konfiantzea gaztetatik.
Zu izan zaitut euskarri amaren sabeletik,
Zu neure indar amaren erraietatik. R/.
Nire ahoak egun osoan iragarriko dau
zure salbamen-asmo eta -ekintza,
Ene Jainko, gaztetatik irakatsi deustazu,
eta gaur arte iragarri ditut zure egintza harrigarriak. R/.