Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XVI. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Itsas hondora botako ditu gure pekatu guztiak.

Larratu egizu, Jauna, artzain-makilaz zeure herria,

zeure ondareko artaldea,

bakarrik eta sastraka artean bizi da-eta,

lur emonkorrez inguraturik egon arren.

Larratu bedi Baxanen eta Galaadan,

antzina lez.

Erakutsi eiguzuz mirariak,

Egiptotik urten zenduan egunetan lez.

Nor Zu lako Jainkorik,

zeurea dozun herrian bizirik geldituei

gaiztakeria parkatu

eta bihurrikeriari ez ikusiarena egiten deutsanik?

Haren hasarreak ez dau beti irauten,

maitasuna jako atsegin eta.

Barriro ere izango dau errukia guretzat,

zapalduko ditu gure txarkeriak,

eta itsas hondora botako gure pekatu guztiak.

Holan, zeure maitasun leiala agertuko deutsezu

Jakob eta Abraham gure gurasoei,

aspaldiko egunetan berbea emon zeuntsen lez.

R/ Jauna, zeure maitasuna erakutsi eiguzu.

Jauna, izan onbera zeure lurraldeagaz,

aldatu Jakoben ondorengoen zoria;

parkatu zeure herriaren errua,

estali pekatu guztiak.

Baretu egizu zeure amorru hori,

eragin atzera hasarre-suari. R/.

Erabarritu gagizuz, Jainko gure salbatzailea,

kendu gure aurka dozun sumina.

Betiko egon behar al dozu sumindurik gugaz,

gizaldiz gizaldi luzatu behar zeure hasarrea? R/.

Ez al deuskuzu barriro bizia emongo,

zure herria Zugaz poztu daiten?

Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,

emon zeure salbamena. R/.

Eskua bere ikasleakana luzatuz, honan inoan:Horra hor nire ama eta nire senideak.

Aldi haretan, Jesusek jenteari berba egiten ziharduala, haren ama eta anai-arrebak azaldu ziran kanpoan, Beragaz berba egin guran. Batek esan eutsan: «Ama eta anai-arrebak dozuz kanpoan, Zugaz berba egin nahian».

Jesusek, barriz, erantzun eutsan: «Nor da nire ama eta nortzuk nire anai-arreba?»

Eta, bere ikasleakana eskua luzatuz, esan eban: «Honeek ditut Nik ama eta anai-arreba. Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten dauana, horixe dot Nik anaia, arreba eta ama».