Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XIII. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Isabel de Portugal Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Nire herri Israelgo erbesteratuak bihurtuazoko ditut, eta euren lurrean landatuko ditut.

Honan dino Jaunak:

«Egun haretan, jasoko dot

Daviden txabola jausia:

horma urratuak beteko deutsadaz

eta lurreratuak jasoko;

antzinako egunetan lez berregingo dot.

Eta israeldarrak barriro jabetuko dira

Edomeko lurraldetik geratzen danaz

eta nireak izan ziran nazino guztietaz

—holan dino hori egingo dauan Jaunak—».

Hau dino Jaunak:

«Badatoz egunak,

eta hazia erein orduko

uzta batzeko sasoia izango da,

mahatsa zapaldu orduko

barriro ereiteko sasoia;

mendiek eta muinoek

ardo barria isuriko dabe.

Nire herri Israelen zoria

aldatuko dot:

uri hondatuak jasoko dabez

eta euretan biziko dira,

mahastiak jarriko dabez

eta euren ardoa edango;

baratzeak landatuko dabez

eta euretako frutuak jango.

Euren lurraldean landatuko ditut,

eta Nik emondako lurretik

ez dabez barriro atarako

—holan dino zure Jainko Jaunak—».

R/ Bakezkoa da Jaunaren hitza bere herriarentzat.

Entzungo dot Jainkoak dinoana:

Jaunak bakea agintzen deutse

bere herri eta fededunei,

barriro konfiantzea agertzen deutsoenei. R/.

Maitasunak eta leialtasunak topo dabe egiten,

justiziak eta bakeak alkar besarkatzen.

Leialtasuna lurretik ernetzen da,

justizia zerutik jaisten. R/.

Jaunak emongo dau euria,

eta gure lurrak ekarriko dau uzta.

Haren aurretik joango da justizia,

haren urratsei jarraituko deutse ongizateak. R/.

Eztegu-lagunek negar egin al daikee senar-barria eurakaz daben bitartean?

Aldi haretan, Joanen ikasleek Jesusegana hurreratu eta esan eutsoen: «Zelan egiten dogu fariseuek eta guk hainbeste barau, eta zure ikasleek ez?» Jesusek erantzun eutsen: «Ezteguetara deituak egon ete daitekez triste, senar-barria eurakaz dabela? Etorriko jake, bai, senar barria kenduko deutsen eguna; orduan egingo dabe barau».

Inork ez deutso jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten, adabakiak jantzia behartu eta zarratada handiagoa egingo leukee-eta. Ez da ardo barririk ere sartzen zahagi zaharretan; bestela, zahagiak lehertu egingo litzatekez, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu. Ardo barria zahagi barrietan sartzen da, eta holan biek irauten dabe».